STEILAS sindikatua
banner
steilas.bsky.social
STEILAS sindikatua
@steilas.bsky.social
Hezkuntzako sindikatua
Ko! rri! ka! Irrintzi zahar bat aho gaztetan!

24. Korrikak badu abestia! Martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik eta 29an helduko da Bilbora. 11 egunez eta 10 gauez, Euskal Herria zeharkatuko du, euskararen alde.

Izan gaitezen dardara, izan gaitezen indarra! #EuskaraGara
youtu.be/VMlCc4L6hLk?...
Xiberutikan Mendebaldera - ZETAK (24. Korrika), Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena
YouTube video by ZETAK
youtu.be
December 11, 2025 at 3:03 PM
🤝 Giza-kate batekin lotu ditugu Nafarroako Gobernua eta Parlamentua, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren alde.

steilas.eus/2025/12/11/g...
Giza-kate batekin lotu ditugu Nafarroako Gobernua eta Parlamentua, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren alde - Steilas
ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuok exijitu diegu […]
steilas.eus
December 11, 2025 at 12:35 PM
Azken hamarkadan digitalizazioa filtrorik gabe txertatu da hezkuntzan. Horregatik, hezkuntza komunitateak digitalizazioaren inguruko hausnarketa sakon eta parte hartzailea behar du: zer den, zertarako, non erabili, noiz eta abar. Hemen duzue STEILASen irakurketa steilas.eus/wp-content/u...
December 9, 2025 at 12:02 PM
STEILAS sindikatuan ez ditugu Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren egunak ospatzen. Hortaz, gaur ere gure egoitzak zabalik egongo dira goizeko ordutegian.

Egutegi inposatuei ez! #OspatzekorikEzerEz
December 8, 2025 at 7:13 AM
Adi! Sare-ren BIZUMKADA NAZIONALA martxan da!

Etxerako bidean zure bultzada behar dugu. Egin zure ekarpena.

Abenduraren 5etik Urtarrilaren 16ra.

📲 Gure Bizum kodea 01571

ℹ️ Ekarpenak, Txartela edo trasferentzia bidez:
www.sare.eus/bizumkada webgunean.

#EzinDaGehiagoLuzatu

#Urt10Bilbora
December 5, 2025 at 1:00 PM
111 pertsona desalojatu zituzten atzo Martutenen Donostiako udalaren baimenarekin. Arrazakeriaren kontra, etxebizitza eskubidea denontzat! Kaleratzerik ez!
December 5, 2025 at 8:48 AM
Iruñean da Mikel Zabalzaren heriotzaren 40.urteurrenaren harira antolatutako erakusketa ibiltaria. Bertan izan gara egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea aldarrikatzen. Ekitaldi nagusia abenduaren 14ean, Donostian.

🧶 ...etenik ez duen haria...
December 4, 2025 at 11:59 AM
IRITZI artikulua idatzi dugu LAB eta STEILASeko kideok:

Euskarak bizirik iraun dezan —eta gu ere euskaraz bizi ahal izateko—, antolatzea eta kaleak hartzea da tresnarik eraginkorrena gure eskubideak defendatzeko eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko. steilas.eus/2025/12/04/g...
Gure bizitzako esparru guztietan euskaraz izan nahi dugu - Steilas
LAB eta STEILASeko kideok idatzitako iritzi artikulua Euskararen aurkako oldarraldia […]
steilas.eus
December 4, 2025 at 9:30 AM
📆  Abenduaren 3a Euskararen Eguna dugu. STEILAS sindikatuan euskara dugu hezur eta haragi egunerokoan; gaur eta urteko 365 egunetan. Euskaratik eta euskaraz! 💚

Abenduaren 6an, danok Durangora!
December 3, 2025 at 7:45 AM
Bat egiten dugu GUKAk abenduaren 3rako deitutako manifestazioarekin.

Euskaldunak gara eta euskaraz bizitzeko eskubidea dugu. Ezinbestekoa da hezkuntza sistema osoa euskaldunduko duen politikak ezartzea, ikasle eta langileen hizkuntza eskubideak bermatu daitezen.

Erdalduntze makina gelditu dezagun!
December 2, 2025 at 10:23 AM
LEHEN EGUNA

💸💥Gaur egin dugu EHUrako baliabide gehiago eskatzeko STEILAS, LAB, ELA eta CGT/LKN sindikatuok antolatutako dinamikaren lehen lanuzte eta elkarretaratzea Leioako campusean.
December 1, 2025 at 5:21 PM
Gaur, abenduak 1, GIB/Hiesaren aurkako nazioarteko egunean, STEILAS sindikatutik pandemia honi aurre egiteko baliabideak jendarte osoarengana eta herrialde guztietara heldu arte borrokan jarraituko dugula adierazi nahi dugu.
December 1, 2025 at 2:49 PM
🇵🇸 Iruñeko kaleak bete ditugu Palestinaren alde. Israel desegin eta genozidioa, apartheida eta okupazioa sostengatzen dituzten konplizitateekin eten dezaten eskatu dugu.

#IsraelekinHarremanakHautsi
#BoicotIsrael
November 30, 2025 at 12:26 PM
Bilboko kaleak bete dituzte Segregazioaren kontrako oihuek.

▪️ Hezkuntza sistema duala salatu dugu, baita Hezkuntza Sailaren segregazioaren kontrako neurri hutsalak ere.

▪️ Ikas postuak esleitzeko prozesuan sare publikoa lehenesteko eskatu dugu eta kontzertazioari mugak jartzeko.
November 30, 2025 at 10:38 AM
Gaur ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok Nafarroarako Langilearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapenak eta sinadurak Parlamentura eraman ditugu.
November 28, 2025 at 12:42 PM
Euskal Herriko 60 eragile eta norbanako baino gehiagok eman diogu atxikimendua Ikama Euskal Herriko ikasle antolakundearen greba deialdiari.

Hezkuntza euskaldun baten alde, abenduaren 11n, ikasleak kalera!!! Gure hezkuntza, euskalduna!
November 27, 2025 at 8:22 PM
Abenduaren lehenengo astean, EHUko campus guztietan ordubeteko lanuzte eta elkarretaratzeak egingo ditugu.

Abenduaren 1ean Leioan, 2an Donostian, 3an Gasteizen eta 4an Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, Bilbon, 11:00etatik 12:00etara.

steilas.eus/2025/11/26/l...
Lanuzteak EHUn: Eusko Jaurlaritza, bermatu beharrezko finantzaketa unibertsitate publikoan! - Steilas
Eusko Legebiltzarrean 2026ko EAEko aurrekontuak eztabaidatzen ari diren aste hauetan […]
steilas.eus
November 26, 2025 at 9:26 AM
STEILASetik Gernikako BHIn gertatutako eraso homofoboa salatu nahi dugu eta erasotuari gure babesa helarazi. Lanean jarraituko dugu eskolak gune seguruak eta espazio askeak izateko beharrezkoak diren lan baldintzak eta baliabideak lortu arte.
November 26, 2025 at 7:51 AM
Abenduaren 6an, gu ere Duragon izango gara, euskararen errepublika eraikitzeko beharra aldarrikatzeko manifestazio nazionalean.

Euskaraz bizitzeko, EUSKARAREN ERREPUBLIKA!!!
November 24, 2025 at 10:22 AM
Gandian izan gara, Intersindical Valentzianaren VII. Kongresuan, “Intersindical Valenciana. La Força del Poble” lelopean.
Amistat i lluita!!! Fins a la victòria sempre!!
November 23, 2025 at 7:45 PM
Gaur Herri antifaxistak plataformak deitutako manifestazioan izan gara. Sekta ultrakatoliko faxistak gure herrietatik kanpo izan arte borrokan segituko dugu. Anderaz herriarentzat✊🏼

Ni en Anderaz ni en ningún lado. FAXISTAK KANPORA!
November 23, 2025 at 7:10 AM
Kontseilu Nazionala egin dugu Gasteizen. 2026ko maiatzean ospatuko dugun XIII. Kongresua aurkeztu dugu, baita Kongresuko araudia eta eztabaidarako oinarri izango den ponentziaren lehen zirriborroa ere.

Leloaren aukeraketa ere egin dugu: publikoan hezi, etorkizuna eraiki!
steilas.eus/2025/11/22/i...
Ikasturteko lehenengo Kontseilu Nazionala egin dugu: publikoan hezi, etorkizuna eraiki! - Steilas
Gaur, azaroak 22, 2025-2026 ikasturteko lehenengo Kontseilu Nazionala egin dugu […]
steilas.eus
November 22, 2025 at 12:17 PM
Plentzia eta Santurtziko ikastetxeetan eman diren jazarpenak direla eta,

Irakasle guztiei, eta bereziki egoera zailak bizi dituztenei, gure babes eta esker ona helarazi nahi diegu. Zuen lana funtsezkoa da, eta zuen konpromisoari esker aurrera doa gure hezkuntza-sistema. Ez zaudete bakarrik.
November 21, 2025 at 8:49 AM
Klaustroaren sarreran UPV/EHUrako finantzaketa egokia aldarrikatu dugu, eta Klaustroak horren aldeko adierazpena onartu du.

steilas.eus/2025/11/20/k...
Klaustroaren sarreran UPV/EHUrako finantzaketa egokia aldarrikatu dugu, eta Klaustroak horren aldeko adierazpena onartu du - Steilas
Gaur, azaroaren 20an, Bizkaia Aretoan egin den EHUko Klaustroaren saioaren […]
steilas.eus
November 20, 2025 at 2:37 PM
Ekimena burutu dugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan iazko lan heriotz kopurua gainditu den egunean. Urtea bukatzeke dagoela 65 langile dira aurten lan istriputan hildakoak, iaz baino bat gehiago.

Gure indarra baliatuko dugu lan osasunaren bermeak exijitzeko. steilas.eus/2025/11/20/e...
November 20, 2025 at 1:51 PM