STEILAS sindikatua
@steilas.bsky.social
340 followers 200 following 400 posts
Hezkuntzako sindikatua
Posts Media Videos Starter Packs
steilas.bsky.social
Eguerdian 110.000 pertsona baino gehiago izan dira lau hiriburuetako manifestazioetan: Bilbon 55.000 baino gehiago, Donostian 18.000, Gasteizen 22.000 baino gehiago eta Iruñean 15.000. Palestinaren alde egin den mobilizazio sozial handiena da Euskal Herrian.

steilas.eus/2025/10/15/p...
Palestinaren aldeko lanuzte orokorra: jarraipen handia eta mobilizazio masiboak - Steilas
Deitzaile sindikatuek bildutako datuen arabera (LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, […]
steilas.eus
steilas.bsky.social
🇵🇸Langileok Palestinarekin!!!
Milaka lagunek Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeako kaleak bete ditugu.
#PalestinaAskatu
steilas.bsky.social
Mahai antzuak ez dira irtenbidea. Ez dira nahikoa eufemismoak, ezta aurpegi garbiketa saiakerak ere. Eskola segregazioari aurre egiteko benetako borondate eta ausardi politikoa behar da, eta horrek esan nahi du sistema duala gainditu eta sare publiko bakarra eraikitzea.

steilas.eus/2025/10/14/e...
Eskola segregazioa: mahai antzuak baino, ausardi politikoa behar da. Hezkuntza publikoa eta bakarra! - Steilas
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemak duen arazo larrienetako bat da […]
steilas.eus
steilas.bsky.social
📣 Urriaren 9an STEILAS eta LAB sindikatuetako kideok agerraldia egin genuen Gasteizen, hezkuntza komunitate osoaren babesarekin.

Urriaren 15erako deitutako lanuzte orokorrean antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. 12:30ean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.
steilas.bsky.social
🗣️Atzo eta gaur, Steilaseko kideok, Euskal Herriko mugimendu feministak egin duen mobilizazio deiarekin bat egin dugu.

Palestinari gure elkartasuna helarazi diogu eta Israelgo estatu genozidaren jarrera salatu dugu.

Palestina askatu! 🇵🇸
Israeli boikot!
steilas.bsky.social
Corellan, Faltzesen eta Oibarren D eredua PAIrik gabe

Nafarroako familia guztien eskubidea da haien seme-alabak eskolatzea D eredu hutsean, hots euskarazko murgiltzean. Eskubide hori aurrekontuetan bermatu behar da. Euskara ofiziala Nafarroa osoan!

www.berria.eus/euskal-herri...
Geroa Baik iragarri du gobernuak D ereduko lerro bat zabalduko duela Faltzesen datorren ikasturtean
Faltzesko ikastetxe publikoan euskarazko eredua jartzeko konpromisoa hitzartu dute koalizioak eta Nafarroako Gobernuak, aurrekontuei buruzko negoziazioen barruan.
www.berria.eus
steilas.bsky.social
Beste behin ere, armagintza eta gerren negozioaren kontra atera gara kalera.

Zuen aberastasuna, gazatarren odola!
steilas.bsky.social
EHko Emakumeen* Mundu Martxaren ASANBLADA NAZIONALA egingo dugu urriaren 11n, 10:00etan, Gasteizko Simone de Beauvoir espazioan.

Animatu parte hartzen!
steilas.bsky.social
Urriaren 15erako Palestinarekin elkartasunez deitua dagoen lanuzte orokorra egun osokoa izango da Hego Euskal Herriko hezkuntza sistema osoan, LAB eta STEILASen ekimenez.

Genozidioarekin negoziorik ez! Hezkuntzako langileok Palestinarekin!
steilas.bsky.social
Gaur Baionako epaitegira hurbildu gara azken Korrikan 36 migratzaileri muga gurutzatzen laguntzeagatik epaituko dituzten 7 lagunei gure babes eta elkartasuna helarazteko. Migrazio prozesu seguru eta askeak izateko eskubidea exijitzen dugu.

#JACCUSE #HarreraHerriHarro
steilas.bsky.social
Gaur goizean EHGAMek Iruñan antolatutako hitzaldian izan gara. "Kuir erresistentzia bazterretan antolatzen da eta erakusten digu borroka dela bide bakarra.
MARISOLASAK BAZTERRETAN "
steilas.bsky.social
🇵🇸 Manifestazioa: milaka pertsona Iruñean batu gara Palestinar herriari elkartasuna helarazi, eta Israelgo estatu sionistaren desegitea aldarrikatzeko.

#palestinaaskatu
steilas.bsky.social
Gazan burutzen ari den genozidio planaren baitan urrats berria eman du Israelgo Gobernuak, Global Sumud Ontzidia geldiarazi eta tripulazioa atxilotu du.

Gasteizko EHUko Letra Fakultatean eta Bilboko Gobernu Zibilaren aurrean mobilizatu gara.
FLOTILLA ASKATU!!!
steilas.bsky.social
Epaileek sendotu egin dute PAI Ingelesez Ikasteko Programaren ezarpena Nafarroan. Hezkuntza publikoari eraginen dion kaltea jendeak uste duen baino larriagoa izanen dela uste dute STEILAS sindikatuko kideek. Politika euskarafoboak aplikatu izana egotzi diote PSNri. www.berria.eus/euskal-herri...
«PAI misil bat da euskararen normalizazioaren aurka»
Azken hilabeteetan, epaileek sendotu egin dute PAI Ingelesez Ikasteko Programaren ezarpena Nafarroan. Uztailean, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen Steilasen helegite bat, zeinak auzitan...
www.berria.eus
steilas.bsky.social
Garrantzitsua da bihar etxean ez geratzea eta ozen esan dezagun: 🇵🇸
FLOTILLA ASKATU, GENOZIDIOA GELDITU, BOIKOT ISRAEL!
steilas.bsky.social
🔴🔴🔴Israelgo armadak Global Summud Flotilla abordatu du eta Gazako setioa apurtu nahi zuten aktibistak bahitu dituzte.
Erantzun argia eta irmoa emateko, egun osoan zehar hiri eta herrietan deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
steilas.bsky.social
Urriaren 15ean, lanuzte orokorra: Genozidioarekin negoziorik ez! Langileok Palestinarekin!

Borroka, mobilizazio eta batzarren eguna izango da, langile klase osoaren parte hartze aktiboa bilatuko duena.

steilas.eus/2025/10/01/u...
Urriaren 15ean, lanuzte orokorra: Genozidioarekin negoziorik ez! Langileok Palestinarekin! - Steilas
LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde eta […]
steilas.eus
steilas.bsky.social
⚙️ AZAROAK 3-4-5 GREBA Nafarroako LANBIDE HEZIKETAN!

Egoera jasangaitza da! Gainzama DUALik ez! Baliabide gehiago orain!
#LanbideHeziketaBorrokan
steilas.bsky.social
EHUk deitutako elkarretaratzeetan izan gara irailaren 29an. Errektoretza taldeak deitu du etenaldi instituzionala, Palestinaren kontra Israelgo gobernua egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasuna adierazteko Palestinako herriari eta Global Sumud ontzidiari.

steilas.eus/2025/09/30/m...
Mobilizazioak egin ditugu EHUn, Palestinari elkartasuna adierazteko: EHU Palestinarekin STOP GENOCIDE - Steilas
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) deitutako elkarretaratzeetan izan gara irailaren 29an, […]
steilas.eus
steilas.bsky.social
Eskola segregazioari aurre egiteko, txostenak eta araudi berria sortu baino gehiago, benetako borondate politikoa beharko litzateke neurri eraginkorrak abian jartzeko.

alea.eus/komunitatea/...
Eskola segregazioaren aurka, eskola publikoa lehenetsi - - Alea.eus
"Ez dituzte zalantzan jarriko betiko politikak, segregazio egoera gogor honetara eraman gaituztenak"
alea.eus
steilas.bsky.social
Hezkuntza komunitateari, urriaren 25ean mobilizatzeko deia luzatzen diogu, Palestinar herriarekiko elkartasuna adierazi, Israeleko Estatu sionistak eraildako milaka haurrak gogoratu eta genozidioa eta okupazioa salatzeko.

Gure Haurrak Ere Badira ekimenaren oharra: steilas.eus/2025/09/29/p...
Palestinarekiko elkartasuna adierazteko, manifestazioa antolatu du Gure Haurrak Ere Badirak: urriaren 25ean Bilbon - Steilas
Hezkuntza komunitateari, urriaren 25ean mobilizatzeko deia luzatzen diogu, Palestinar herriarekiko […]
steilas.eus
steilas.bsky.social
Confebask demandatzeko lehen urratsa eman dugu. Kontziliazio eskaera erregistratu dugu Confebaskek patronal gisa dituen ardurei uko egin izana agerian utzi eta negoziatzeko eser dadin behartzeko; Eusko Jaurlaritzari bitartekari lanak egiteko eskatu diogu.

steilas.eus/2025/09/29/c...