johnbridge_14
banner
johnbridge-14.bsky.social
johnbridge_14
@johnbridge-14.bsky.social
Nonahi eta noiznahi, euskal eskola publikoaz harro!
July 18, 2025 at 11:41 PM
Hala ere artikulutik azpimarratuko nukeen paragrafoa honako hau izango litzateke. Hau da, ez duzue finantzaketa osorik nahi, eta horrela kuotak kobratzera “behartuta” egongo zarete edo nahi duzue, 2008an bezala? Paragrafo honek hausnarketako denbora eskatzen du.
February 2, 2025 at 10:05 AM
2008/09ko moduluak 2025/26koekin alderatzen baditugu, hauek, %48 inguru igo direla ikus dezakegu, gutxi gora behera aldi berean KPIa igo dena baino 10 puntu gehiago. Baina %70k bere horretan jarraitzen du.
February 2, 2025 at 10:05 AM
“Gaur-gaurkoz, administrazioak itunen bidez gure ohiko jardunaren %70 finantzatzen du, eta gainerako %30a gure kabuz finantzatzen dugu.” Hemerotekara jotzen badugu honako hau topatu dezakegu. 2008koa da. Nahiz eta 17 urte pasa, badirudi %70ak bere horretan jarraitzen duela.
February 2, 2025 at 10:05 AM
0-1 ez da itundua eta jasotzen duzuen diru laguntzak kostuaren %60a estaltzen du, horregatik etapa honetan kobratzea zilegi da. 0-1ean kuotak kobratzeagatik inork ez dizue ezer aurpegiratuko.
February 2, 2025 at 10:05 AM
Jantoki eta garraio zerbitzuak borondatezkoak dira eta erabiltzaileek ordainduko dute. Benetan erabiltzaileak ez direnei ere zerbitzu hauen parte bat ordainarazten diezula? Beraiek badakite?
February 2, 2025 at 10:05 AM
Irakasle ez diren langileentzako ere diru kopuru bat jasotzen duzue, Zurriolak adibidez, datorren ikasturtean 245.154,84€ jasoko ditu. Honez gain, Pedagogia Terapeutikoko Irakasle, Hezkuntza Laguntzeko Espezialista eta Hezkuntzan Berariaz Indartzeko Proiektuarentzat 413.994,62 €.
February 2, 2025 at 10:05 AM
“Diru zehatz eta itxi” bat jasotzeak, nahikoa ez dela ez du esan nahi. Zurriolak, adibidez, datorren ikasturtean funtzionamendu eta mantenu kontzepturako 411.174,49€ jasoko ditu. Bada zerbait!
February 2, 2025 at 10:05 AM
“Ez guztiek” baieztapenarekin badirudi irakasle batzuen soldatak ez dituztela itunak estaltzen, baina hori ez da horrela. Irakasle batzuk soldata eskuordetua jasotzen dute eta beste batzuk zuei Hezkuntza Sailetik helarazten zaizuen dirutatik.
February 2, 2025 at 10:05 AM
Taula honek 2025/26an Zurriola Ikastolak, soilik itunengatik, jasoko dituen laguntzak erakusten ditu. Ia hari guztian taula hau hartuko dut erreferentzi gisa. 25/26 ikasturtean jasoko duen kopurua (5.649.410,92€), aurten jasotakoa (5.184.466,75 €) baino %8,97 gehiago izango da.
February 2, 2025 at 10:05 AM