MONDRAGON
banner
eu.mondragon.coop
MONDRAGON
@eu.mondragon.coop
MONDRAGON Korporazioari buruzko albisteak, munduko kooperatibarik handiena | Síguenos en castellano en @es.mondragon.coop | Follow us in English @en.mondragon.coop
EDA Drinks & Wine Campus bere egoitzak eraikitzen hasi da. Basque Culinary Centerren ardo eta edariei buruzko prestakuntza proiektu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatua l.mndrgn.com/sgox6
February 3, 2026 at 9:00 AM
MONDRAGON Taldeko 9 kooperatiba batu dira berrikuntza zientifiko eta teknologikoaren bidez pertsonen ongizate globala bultzatzeko. MONDRAGON Health, osasunaren zerbitzura dagoen lankidetza proiektua #MONDRAGONHealth l.mndrgn.com/e1dk0
February 2, 2026 at 9:00 AM
Mondragon Unibertsitateak eta SASek hitzarmena sinatu dute, Mondragon Unibertsitatean Business Data Analytics gradua egiten duten ikasleen artean adimen artifizialeko eta datuen analisiko prestakuntza aurreratua sustatzeko l.mndrgn.com/obv4l
January 30, 2026 at 9:00 AM
Enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako pertsonei bideraturiko laneratze deialdia argitaratu du Fagorrek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-ekin lanean programaren markoan l.mndrgn.com/dkrtk
January 29, 2026 at 9:00 AM
Bihar, urtarrilak 29, Mondragon Unibertsitatearen Jardunaldi Teknologikoak egingo dira. Aztergai nagusia, Adimen Artifiziala eta Konektibitate Adimenduna izango dira eta nola ari diren biak negozioak transformatzen l.mndrgn.com/l73kj
January 28, 2026 at 9:00 AM
Orbeak Orca, Orca Aero eta Ordu modeloen irudi berria aurkeztu du Lotto-Intermarchérentzat, 2026ko Worldtour denboraldiaren hasierari begira l.mndrgn.com/fdnzn
January 27, 2026 at 9:00 AM
2025eko urtekaria kaleratu du TULankidek, mundu mailan urte konplexua izan den honetan MONDRAGONen gertatutakoari buruzko bilduma bisual eta narratiboa l.mndrgn.com/1spge
2025 urtekaria: urte berezia iruditan
TU Lankidek 2025 urtekaria kaleratu du, mundu mailan urte konplexua izan den honetan MONDRAGONen gertatutakoari buruzko bilduma bisual eta narratiboa.
www.tulankide.com
January 26, 2026 at 9:00 AM
Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du. Akordioaren arabera, MONDRAGONeko kooperatibak WEC-en %60a erosiko luke eta Velatiak 2005ean sortu zuen konpainiaren %40ari eutsiko lioke l.mndrgn.com/ypzdj
January 23, 2026 at 9:00 AM
2026an, 18. edizioa betetzen du Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Kooperatibagintzan Aditu Diploma, eta aurten azken urteotan baino are ikasle gehiago matrikulatu dira l.mndrgn.com/exrp4
January 22, 2026 at 9:00 AM
Gaur hasita egingo da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk antolatutako jaialdiaren 19. edizioa 3 egunez, luzatuko da, urtarrilaren 19, 20 eta 21ean l.mndrgn.com/rpx79
January 21, 2026 at 9:00 AM
ABEDI sortu da, ekipo industrialen zibersegurtasunean aurrerapenak bilatzeko proiektua. Proiektuaren burua ORBIK izango eta enpresa eragileak, berriz, CAF Signalling, FAGOR Automation, Mondragon Assembly eta Ormazabal l.mndrgn.com/bayu7
January 20, 2026 at 9:00 AM
Enpresa arduratsu, demokratiko eta jasangarriaren mundu mailako erreferentea gara. Hurrengo belaunaldiei garapen eredu hobea utzi nahi diegu pertsonentzat eta planetarentzat. MONDRAGONen lan egin nahi duzu? #MondragonPeople l.mndrgn.com/d114m
January 19, 2026 at 9:00 AM
LKS Next-ek Euskadiko Plan Onkologiko Integralaren sorkuntzan parte hartu du. #MondragonHealth aliantzako kide den kooperatiba honek idazkaritza Tekniko lanak bete ditu Plana lantzeko prozesuan l.mndrgn.com/r1zw2
January 16, 2026 at 9:00 AM
ETXETIK: 5 liburu argitaratu ditu Basque Culinary Centerrek, bertoko lanbideen, produktuen eta familian sukaldatzearen garrantzia aldarrikatzeko eta haurrei euskal gastronomiaren oinarrizko elikagaiak eta ofizioak ezagutzera emateko l.mndrgn.com/yewtd
January 15, 2026 at 9:00 AM
Saharako kanpamenduetara ordenagailu bidaltzeko ekimena, aniztasun funtzionala duten gazteentzako jarduerak eta Saharan osasun zerbitzuak emateko espedizioa: Fagor Herrigintzak aurten lagunduko dituen 3 proiektuak l.mndrgn.com/pwds9
January 14, 2026 at 9:00 AM
MONDRAGON Sustapen Zentroa #MondragonVentures ekimenaren bidez, proiektu berrien abiatzea kudeatzen dugu, interkooperazio gaitasunetatik abiatuta, kanpoan identifikatutako beste aukera batzuekin aliantzak sortuz edota akzioetan parte-hartuz l.mndrgn.com/1b7hi
January 13, 2026 at 9:00 AM
Fagor Ederlan Taldeak eta Duoli Technology talde txinatarrak indartu egin dute bien arteko aliantza estrategikoa, eta Lieder Automotive eratu dute, nazioartean duten presentzia indartzeko l.mndrgn.com/28nwz
January 12, 2026 at 9:00 AM
#MondragonHealth proiektuak zientzia eta teknologia batzen ditu ongizate soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko osasunaren arlo guztietan: enpresentzako zerbitzuak, telemedikuntza, bioteknologia, aholkularitza, prestakuntza eta askoz gehiago l.mndrgn.com/r2vsi
January 8, 2026 at 9:00 AM
MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean. Iaz, 3.150 pertsona baino gehiago hurbildu ziren MONDRAGON bisitatzera eta eredu kooperatiboa ezagutzera l.mndrgn.com/h2eqq
January 7, 2026 at 9:00 AM
Nahiko zenuke ikasten duzun bitartean lanean hasi? MONDRAGONen ikasketa dualen eskaintza zabala dugu, eta #MondragonPeople enplegu kanalean kontsulta dezakezu l.mndrgn.com/bk2k5
January 5, 2026 at 9:00 AM
EDA Drinks & Wine Campusek beste 2 master jarriko ditu abian: Ardoaren eta Edarien Marketin, Merkaturatze eta Negozioko Masterra, eta Sommelieritzako eta Likidoen Munduko Berrikuntzako Masterra l.mndrgn.com/x2xl3
January 2, 2026 at 9:00 AM
Gabon Zaharrean konpainia ona eta zoriona, eta bihar hasten den Urte Berrian are konpainia hobea eta zorion handiagoa opa dizuegu. Urte berri on, lagunok!
December 31, 2025 at 9:00 AM
Oinarri teknologikoko startup baten parte bazara, eta bazkide bila bazabiltzate, MONDRAGON izan daiteke bilatzen duzuena. Begira zer eskaintzen dizuegun, eta bidaliguzue zuen proiektua. Zure zain gaude #MondragonVentures l.mndrgn.com/1b7hi
December 30, 2025 at 9:00 AM
Enpresek ikuspegi positiboagoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, LABORAL Kutxak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen artean egindako azken inkestaren arabera l.mndrgn.com/a3er6
December 26, 2025 at 9:00 AM
Hain bereziak diren egun hauek, zorion egunak izan daitezela. Hori da MONDRAGON egiten dugunok bihotz-bihotzez opa dizueguna. Gabon zoriontsuak guztioi!
December 24, 2025 at 9:00 AM