Maite Berriozabal
@maiteber.bsky.social
190 followers 230 following 63 posts
Behin hasi nintzen berbetan, eta gaur arte.
Posts Media Videos Starter Packs
- Maite al nauzu?
- Aspaldi da ezetz.
- Maite ahal nauzu?
- Aspahaldi da ezetz.
Reposted by Maite Berriozabal
Telefonoz deitzea, intimoegia.
Audio bat, zuzenegia.
Mezu bat, hotzegia.
Dena da apur bat larregia eta ezerezegia.
Azkenean, zailena beti da egia.
Ezer aldatu nahi ez dutenek zenbat zaharata eta desgazte.
Eztula egiten zenuen isiltasuna urratzearren. Eztarria urratu izan dizu beti isiltasunak
Kalean gurutzatu eta ezezagun egin zenidan. Nik bi gauza egin nituen: apur bat agurtu eta apur bat apurtu.
Ezezagun bihurtu ginen.
Ez dezagun bihurtu ginen.
Borrokarako prest beti, badaezpata.
Reposted by Maite Berriozabal
Zubi bat eraiki genuen, eta azpian hartu genuen aterpe.
Gauza larriak letra xehez idazten zenizkidan beti.
Auto istripu bat eta auto-ilara motela.
Itxarotera behartu gaituzte.
Atzeko autokoaren eta bion artean 20 bat azazkal jan ditugu, gutxienez.
Zeruaren kolorekoak dira anbulantziaren argiak.
Ezer gutxi kontatu nizun.
Gauza asko antzeman zenituen.
Ezer gutxi esan zenidan.
Gauza asko ulertu nituen.
Ezer gutxiri buruz aritu ginen gero.
Gauza asko gelditu zen esateko.
Ezer asko.
Gauza gutxi.
Estropezu sarri egiten dugunok, ondo dakigu zer den atea zeharkatzerakoan, nahigabe, atearen markoari besoarekin ematea. Badakigu nora goazen, ez dakiguna da nola goazen.
Poltsan galtzen diren zentimo itsaskorrak lakoak diren garaiak daude bizitzan.
Petsatzen dudana eta esaten dizudanaren artean dagoen distantziak markatzen du gure arteko distantzia.
Reposted by Maite Berriozabal
Gezur handiak kontatu nizkizun egia txikiak ezkutatzearren, eta egia handiak ezkutatu nizkizun gezur txikietan.