Juan Luis Zabala
banner
juanluiszabala.bsky.social
Juan Luis Zabala
@juanluiszabala.bsky.social
230 followers 130 following 98 posts
Dena da politika baina politika ez da dena.
Posts Media Videos Starter Packs
Al "vernáculo" que le den por el...
Ez dakit zer egin dioten, baina ziur umore onez hartu duela Mattinek.
Nik uste dut "La Oreja de Van Gogh" seriea arrakastatsuagoa izango dela taldea bera baino.
"Txillarreko sukaldaria" liburuaren azala ikusi eta "Txillardegi sukaldaria" irakuri dut.
Euskal zinemak ez du benetako loraldi sendorik izango euskaldunok ikusten ditugun pelikulen erdiak baino gehiago euskaraz ikusten ditugun arte, eta erdi horren erdia baino gehiago bikoiztuta edo azpidatzita.
Naiuztena egin, baina gu laga pakin...
Esantzak berriz, esan, regetoie musikoie dala...
Jode! Imresiona. Parece "La cabina".
Ondorioz, literatura errazegi, ebidenteegi edo esplikatiboegiak aiseago aspertzen zaitu ongi ulertzen duzun hizkuntza batean irakurtzen baduzu.
Eta sanoa da. Nabarmendu nahi nuena da sare sozialetan ikusten dela, argi eta garbi, Romoren erorketaren kasuan, "jokaldiaren interpretazioa" idelogiaren araberakoa dela. A taldekoek argi ikusten dute poliziaren errua dela, B teldekoak militante banderadunarena. Hori da sanoa iruditzen ez zaidana.
Politikak futbolaren antz handia du batzuetan; ideologiek, futbol taldeena; militanteek hooliganena. Protesten aurkakoen ustez, ekintzaile palestinofiloak eragin zuen txirrindulariaren erorketa; protesten aldekoen ustez, poliziak. Txirrindulariak zer dio? Protesten aurkakoa da.
Vuelta geldiaraztea protesta gisa ez zait gaizki iruditzen, ez daukat ezer horren kontra. Kontua da nola egiten den. Txirrindulariak orduko 50 kilometroko abiadan datozenean bide erdira ateratzeak ez du zentzurik, eta Nafarroako etapako irudietan hori ikusi zen. Zorionez, gero ez da halakorik ikusi.
Guzak argutzeko: azken egunetako ekintzak zentzudunagoak iruditu zaizkit, Bilbokoa barne. Benetan kezkatu nindutenak Nafarroako etapako irudi batzuk izan ziren, ez dakit zehazki nongoak. Benetako burugaberia iruditu zitzaidan. Ondorengoak neurrizkoak iruditu zaizkit. 2/2
Nork zuritu du zer? Noiz? Erakutsi frogak, mesedez, akusazioa larria eta mingarria da eta. Eskerrik asko.

Galdera beste bat da, nire ustez: zilegia da salatzen denarekin zerikusi zuzenik ez duten langile batzuen segurtasuna arriskuan jartzea genozidio baten salaketan? 1/2
Kasu honetan ere, nire ustez, kausa zuzen baten alde egiten dira ekintzak, baina horrek ez du eragotzi behar ekintza batzuk zalantzan jarri edo kritikatzea.
Eta ez nago ziur Hegoafrikako apartheidaren aurka egin zen guztia goresgarritzat joko nukeenik, ziur nago borroka hartan ere izango zirela (36ko gerran izan ziren bezala, adibidez), jokabide gaitzesgarriak "zintzoen" bandoan.
Nafarroako etapan aldarrkatzaileetako bat errepide erdira atera zen ziztu bizian zetozen ziklisten artera, bere burua ere arrisku bizian jarrita. Giroa ikusita, eta edozein unetan ertzera edozein zoro errepide erdian ager daitekeela jakinda, txirrindulari banintz ez nintzateke oso seguru sentituko.
Ados. Baina arma bakartzat bizikleta bana duten langileen segurtasunaz ere arduratuko beharko luke sindikatu batek, ezta?