Hiruka
banner
hirukaeus.bsky.social
Hiruka
@hirukaeus.bsky.social
📍 Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldea
🗞️ PRENTSA EUSKARAZ, PENTSA EUSKARAZ!
https://hiruka.eus/
🤝 Romo Kultur Etxean banatu dira SAREKIDEk eta Getxoko Udalak antolatutako aurtengo Boluntariotzaren Sarien XXXII. edizioaren aitorpenak. Aurtengo sarituak Algortako adinekoen elkartea, AJANE, modalitate kolektiboan, eta Egoitz Mendez, GAUDEko boluntarioa, izan dira.

hiruka.eus/getxo/176536...
AJANE eta Egoitz Mendez Getxoko 2025eko Boluntariotza Sarien irabazleak izan dira - Getxo - Hiruka.eus
Romo Kultur Etxean banatu dira SAREKIDEk eta Getxoko Udalak antolatutako aurtengo Boluntariotzaren Sarien XXXII. edizioaren aitorpenak. Aurtengo sarituak Algortako adinekoen elkartea, AJANE,…
hiruka.eus
December 11, 2025 at 10:23 AM
Jone Uria getxoztarrak kantatuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, abenduaren 20an hiruka.eus/getxo/176544...
Jone Uria getxoztarrak kantatuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, abenduaren 20an - Getxo - Hiruka.eus
Abenduaren 20an, zapatuan, jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bilboko Casillan. Zortzi bertsolari arituko dira saioan; horien artean, Jone Uria getxoztarra. Hauxe izango da bere zo...
hiruka.eus
December 11, 2025 at 9:31 AM
🚧 Abenduaren 10ean hasiko dira asfaltatze eta seinaleztatze lanak Gorlizen, Eloisa Artazako bidegorri berria amaitutzat emateko. Barikura arte trafiko mozketa puntualak, aparkaleku murrizketak eta autobuseko zerbitzuan aldaketak egongo dira lanak amaitzeko.

hiruka.eus/gorliz/17652...
Bidegorri berriaren lanen azken fasea abiatuko dute Gorlizen - Gorliz - Hiruka.eus
Abenduaren 10ean hasiko dira asfaltatze eta seinaleztatze lanak Gorlizen, Eloisa Artazako bidegorri berria amaitutzat emateko. Barikura arte trafiko mozketa puntualak, aparkaleku murrizketak eta…
hiruka.eus
December 10, 2025 at 6:27 PM
🗳️ Barrikako aurrekontu parte-hartzaileen lehen prozesua pasa den apirilean abiatu zen. Guztira 176 ekarpenak jaso ziren eta horietako batzuk gauzatuko dira datorren urtean.

hiruka.eus/barrika/1765...
Aurrekontu parte-hartzailea amaitutzat eman dute Barrikan hainbat proposamenekaz - Barrika - Hiruka.eus
Barrikako aurrekontu parte-hartzaileen lehen prozesua pasa den apirilean abiatu zen. Guztira 176 ekarpenak jaso ziren eta horietako batzuk gauzatuko dira datorren urtean.
hiruka.eus
December 10, 2025 at 3:48 PM
🕛 Sopelan ez dute urte amaiera itxaron gura, eta herriko kuadrillek daborduko atera dituzte euren jantzi eleganteenak abenduaren 13rako; izan ere, aurre kanpaikadak ospatuko dituzte beste behin ere udalerrian.

hiruka.eus/sopela/17653...
Mahatsak eskuan, Sopela festaz lehertuko da abenduaren 13an - Sopela - Hiruka.eus
Sopelan ez dute urte amaiera itxaron gura, eta herriko kuadrillek daborduko atera dituzte euren jantzi eleganteenak abenduaren 13rako; izan ere, aurre kanpaikadak ospatuko dituzte beste behin ere…
hiruka.eus
December 10, 2025 at 2:11 PM
🧤 Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak neguko arropa eta oinarrizko material bilketa antolatu dute abenduaren 20rako, 10:00etatik 14:00etara. Ekimena Algortako Telletxe plazan eta Romon Santa Eugenia plazan egingo da.

hiruka.eus/getxo/176537...
Neguko bilketa egingo dute Algortan eta Romon hilaren 20an - Getxo - Hiruka.eus
Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak neguko arropa eta oinarrizko material bilketa antolatu dute abenduaren 20rako, 10:00etatik 14:00etara. Ekimena Algortako…
hiruka.eus
December 10, 2025 at 2:10 PM
🐷 Uribe Kostako hainbat herrik hamaika ekitaldi antolatu dituzte urte-amaiera ospatzeko, eta Sopelak ere horrela egin du. San Tomas bezperan, abenduaren 20an, Gure Lurreko Merkatua egingo dute, besteak beste.

hiruka.eus/sopela/17652...
San Tomas bezperan Sopelako kaleak ekintzaz beteko dira - Sopela - 2025-12-20 - Hiruka.eus
Uribe Kostako hainbat herrik hamaika ekitaldi antolatu dituzte urte-amaiera ospatzeko, eta Sopelak ere horrela egin du. San Tomas bezperan, abenduaren 20an, Gure Lurreko Merkatua egingo dute, besteak…
hiruka.eus
December 10, 2025 at 10:23 AM
Zabalketa GGKE-ak jaso ditu Bigarren Eskuko Liburuaren Azokan bildutako 13.173 euroak hiruka.eus/getxo/176535...
Zabalketa GGKE-ak jaso ditu Bigarren Eskuko Liburuaren Azokan bildutako 13.173 euroak - Getxo - Hiruka.eus
Zabalketa GGKE-k jaso du azaroaren 11tik 16ra bitartean Getxon ospatutako Bigarren Eskuko Liburuaren Azokan bildutako 13.173 euroak. Iaz baino 2.000 euro gehiago batu zituzten. Txekea Amaia Agirre alk...
hiruka.eus
December 10, 2025 at 8:04 AM
🎄 Barrikako Udalak familientzat bideratutako hainbat jarduera antolatu ditu abenduaren 13an eta 14an.

hiruka.eus/barrika/1765...
Gabonetako Txokoa antolatu dute Barrikan astebururako - Barrika - Hiruka.eus
Barrikako Udalak familientzat bideratutako hainbat jarduera antolatu ditu abenduaren 13an eta 14an.
hiruka.eus
December 9, 2025 at 6:27 PM
🤝 Aurten ere, Kandelaria Kultur Elkarteak Elkartasun Azoka ospatuko du abenduaren 14an, domeka, Plentziako Eleiz enparantzan, eguerdiko 11:00etatik 15:00etara. Guztira, tokiko produktuen 15 postu egongo dira. Horrez gain, giroa animatzeko musika zuzenean egongo da.

hiruka.eus/plentzia/176...
Elkartasun Azoka ospatuko dute Plentzian domekan - Plentzia - Hiruka.eus
Aurten ere, Kandelaria Kultur Elkarteak Elkartasun Azoka ospatuko du abenduaren 14an, domeka, Plentziako Eleiz enparantzan, eguerdiko 11:00etatik 15:00etara. Guztira, tokiko produktuen 15 postu…
hiruka.eus
December 9, 2025 at 4:16 PM
🏛️ Lemoizko Udalak hirigintza arloko bi ordenantza berriak kontsulta publikora atera ditu, herritarrek, elkarteek eta erakundeek prozesu ireki baten bitartez ekarpenak egin ditzaten.

hiruka.eus/lemoiz/17652...
Lemoizko Udalak hirigintzako ordenantza berriei buruzko kontsulta publikoko bi prozesu abian jarri ditu - Lemoiz - Hiruka.eus
Lemoizko Udalak hirigintza arloko bi ordenantza berriak kontsulta publikora atera ditu, herritarrek, elkarteek eta erakundeek prozesu ireki baten bitartez ekarpenak egin ditzaten. Ordenantza hauek…
hiruka.eus
December 9, 2025 at 4:15 PM
🔪 Getxoko bi gazteren arteko liskar gisa hasi zena joan-etorriko istorio bihurtu da. Pasa den eguenean, abenduak 4, bietako bat bestea sastatzen saiatu zen Algortako Biotz Alai plazan. Inguruan zeuden udaltzainak berehala iritsi eta ustezko egilea atxilotu zuten.

hiruka.eus/getxo/176529...
Bi gazteren arteko gatazkak beste eraso bat eragin du Getxon - Getxo - Hiruka.eus
Getxoko bi gazteren arteko liskar gisa hasi zena joan-etorriko istorio bihurtu da. Pasa den eguenean, abenduak 4, bietako bat bestea sastatzen saiatu zen Algortako Biotz Alai plazan. Inguruan zeuden…
hiruka.eus
December 9, 2025 at 4:12 PM
🌊 Justine Dupont eta Clement Roseyro, garaile Red Electrica Punta Galea Big Wave Challenge-n.
hiruka.eus/getxo/176527...
Justine Dupont eta Clement Roseyro, garaile Red Electrica Punta Galea Big Wave Challenge-n - Getxo - Hiruka.eus
Goizeko bederatzietatik giro aparta sortu zen Galean. Hondartzaren ingurua eta itsaslabarrak jendez gainezka zeuden ordurako: surflari beteranoak, argazkilari profesionalak eta kirolean murgildu…
hiruka.eus
December 9, 2025 at 4:11 PM
🎉 Euskararen erabilera sustatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Barrikako Udalak eta herriko elkarteek astebururako. Ekintza guztiak Udaletxeko plazan jarritako karpan izango dira, domekan, abenduaren 7an, 12:00etatik aurrera.

hiruka.eus/barrika/1764...
Barrikan Euskararen Eguna ospatuko da asteburuan hainbat ekintzagaz - Barrika - 2025-12-07 - Hiruka.eus
Euskararen erabilera sustatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Barrikako Udalak eta herriko elkarteek astebururako. Ekintza guztiak Udaletxeko plazan jarritako karpan izango dira, domekan, abenduaren...
hiruka.eus
December 7, 2025 at 10:23 AM
🌊 Zapatuan Galeako olatu handien surf-txapelketa izango da, eta beraz, Getxo Kirolak udal-erakundeak doako autobus-zerbitzua jarriko du ikustera joan gura dutenen eskura. 09:00etan hasi, Bidezabaleko metroan, eta Galeatik azken itzulera 18:00ak aldera izango da.

hiruka.eus/getxo/176493...
Galeako olatu handien txapelketa ikusteko doako autobus zerbitzua jarriko dute zapatuan - Getxo - Hiruka.eus
Bihar, zapatuan, jokatuko dute Galeako olatu handien surf-txapelketa, 08:30etik hasita. Hori dela eta, Getxo Kirolak udal-erakundeak doako autobus-zerbitzua jarriko du itsaslabarrera ekitaldia…
hiruka.eus
December 6, 2025 at 6:27 PM
🏘️ Getxoko Udalak daborduko ireki du Venancios auzoan eraikitzen ari diren 54 babes-ofizialeko etxebizitzak (BOE) eskuratzeko eskaera-epea. Interesa dutenek abenduaren 5etik 19ra egin ahal izango dute eskaera, Etxebideren bitartez.

hiruka.eus/getxo/176486...
Venanciosen eraikitzen ari diren alokairuzko 54 BOEak esleitzeko prozedura, martxan - Getxo - Hiruka.eus
Getxoko Udalak daborduko ireki du Venancios auzoan eraikitzen ari diren 54 babes-ofizialeko etxebizitzak (BOE) eskuratzeko eskaera-epea. Interesa dutenek abenduaren 5etik 19ra egin ahal izango dute…
hiruka.eus
December 6, 2025 at 10:23 AM
🐋 Kaxalote bat hilik agertu da Sopelan. PiE-EHUko eta SAREUS sareko adituek Plentzian egingo dioten necropsiak argituko du zer gertatu den.

hiruka.eus/sopela/17648...
Kaxalote bat hilik agertu da Sopelan - Sopela - Hiruka.eus
PiE-EHUko eta SAREUS sareko adituek Plentzian egingo dioten necropsiak argituko du zer gertatu den.
hiruka.eus
December 5, 2025 at 6:27 PM
🛒 Sopelako Udalak sustatutako "Sopelan…puntuz puntu!" deskontu bonuen kanpaina amaitzear da. Erabiltzaileek astebete izango dute, gaurtik aurrera, beherapen-bonuak eta zozketetan lortutakoak trukatzeko. 2.368 lagunek eman dute izena ekimenean.

hiruka.eus/sopela/17649...
Beherapenak lortzeko azken aukera Sopelan - Sopela - Hiruka.eus
Sopelako Udalak sustatutako "Sopelan…puntuz puntu!" deskontu bonuen kanpaina amaitzear da. Erabiltzaileek astebete izango dute, gaurtik aurrera, beherapen-bonuak eta zozketetan lortutakoak…
hiruka.eus
December 5, 2025 at 1:01 PM
💸 Guztira 10,47 milioi euroko aurrekontua izango du Gorlizko Udalak 2026an, aurrekoa baino % 8,5 gehiago. Aurrekontu berriak baliabide gehienak etxebizitza, euskara, kultura eta familia kontziliaziora bideratuko ditu.

hiruka.eus/gorliz/17649...
Gorlizko Udalak herritarren ongizateari lehentasuna ematen dien 10 milioi euroko aurrekontua onartu du - Gorliz - Hiruka.eus
Guztira 10,47 milioi euroko aurrekontua izango du Gorlizko Udalak 2026an, aurrekoa baino % 8,5 gehiago. Aurrekontu berriak baliabide gehienak etxebizitza, euskara, kultura eta familia kontziliaziora…
hiruka.eus
December 5, 2025 at 12:59 PM
🏫 Leioa Zabalik plataformak udalak hartutako konpromisoen egoera zuzenean zein den aukera ematen du. Gardentasunerako eta gobernantzarako tresna berri honen bitartez herritarrek Leioa Gurea 2023-2027 Agintaldi Planaren aurrerapen-maila kontsultatzeko aukera izango du.

hiruka.eus/leioa/176493...
Leioako Udalak 2023-2027 Agintaldi Planaren betetze-maila eta aurrerapenak kontsultatzeko plataforma berria martxan jarri du - Leioa - Hiruka.eus
Leioa Zabalik deitutako plataforma honek gobernu-taldeak hartutako konpromiso bakoitzaren egoera zuzenean zein den aukera ematen du. Gardentasunerako eta gobernantzarako tresna berri honen bitartez…
hiruka.eus
December 5, 2025 at 12:58 PM
🐂 Abenduaren 14an, domeka, Leioak bere Nekazaritzaren eta Abeltzaintza Azokaren 35. edizioa ospatuko du, iaz eguraldi txarragatik bertan behera geratu ondoren. Adin guztietarako dastatze, tailer, animazio eta bestelako jarduerak eskainiko ditu azokak goizean zehar.

hiruka.eus/leioa/176484...
Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren edizio berri bat Leioara helduko da abenduaren 14an - Leioa - 2025-12-14 - Hiruka.eus
Abenduaren 14an, domeka, Leioak bere Nekazaritzaren eta Abeltzaintza Azokaren 35. edizioa ospatuko du, iaz eguraldi txarragatik bertan behera geratu ondoren. Adin guztietarako dastatze, tailer,…
hiruka.eus
December 5, 2025 at 12:54 PM
👓 Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela medio, Getxok bi tailer jarri ditu martxan, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei, enpatiaren bidez, etorkizun hobe baten bila migratu duten beste gazteen bizipenak ezagutzeko aukera emateko.

hiruka.eus/getxo/176484...
Getxok errealitate birtualaren alde egin du, inklusibitatea sustatzeko xedeagaz - Getxo - Hiruka.eus
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela medio, Getxok bi tailer jarri ditu martxan, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei, enpatiaren bidez, etorkizun hobe baten bila migratu duten beste gazteen…
hiruka.eus
December 5, 2025 at 12:53 PM
🛍️ Aurtengo kanpainak 25.000 kupoiak banatuko ditu Plentziako merkataritza eta ostalaritza saltokietan kontsumitzen duten herritarren artean. Saritutako kupoiak abenduaren 4tik 31ra arte erabili daitezke atxikitako saltokietan.

hiruka.eus/plentzia/176...
Plentzi&Shop Gabonetan 2025 kanpaina aurkeztu dute Plentzian - Plentzia - Hiruka.eus
Aurtengo kanpainak 25.000 kupoiak banatuko ditu Plentziako merkataritza eta ostalaritza saltokietan kontsumitzen duten herritarren artean. Saritutako kupoiak abenduaren 4tik 31ra arte erabili…
hiruka.eus
December 5, 2025 at 12:46 PM
Galeako olatu handien txapelketa ikusteko doako autobus zerbitzua jarriko dute zapatuan
hiruka.eus/getxo/176493...
Galeako olatu handien txapelketa ikusteko doako autobus zerbitzua jarriko dute zapatuan - Getxo - Hiruka.eus
Bihar, zapatuan, jokatuko dute Galeako olatu handien surf-txapelketa, 08:30etik hasita. Hori dela eta, Getxo Kirolak udal-erakundeak doako autobus-zerbitzua jarriko du itsaslabarrera ekitaldia ikuster...
hiruka.eus
December 5, 2025 at 12:08 PM