Elhuyar Zientzia
banner
elhuyarzientzia.bsky.social
Elhuyar Zientzia
@elhuyarzientzia.bsky.social
Zientziako eta teknologiako euskarazko hedabide digitala | zientzia.eus
Gaur-gaurko gaiak formatu desberdinetan, arin zein sakon.
Pinned
🗞 Kalean da ELHUYAR ALDIZKARIAren zenbaki berria!

Osasunaren baldintzatzaile komertzialak, larreetako biodibertsitatea, Juantxo Agirreri elkarrizketa, kimikaren azken 50 urteotako eraldaketa... eta beste hamaika gai!
@aranzadi.bsky.social @ehu.eus

👉 Osorik irakurgai: zientzia.eus/aldizkaria/3...
🗣️ Jaione Bengoetxea hizkuntzalaria @ehu.eus: “Azken finean, hori da ikertzea: bidea bilatzea”. Sare sozialetako gorroto-mezuei aurre egiteko kontranarratibak ikertu ditu 🗞️👇
“Azken finean, hori da ikertzea: bidea bilatzea”
Jaione Bengoetxea Azurmendi ikertzaileak IkerGazte kongresuko ahozko aurkezpen onenaren saria jaso zuen, ingeniaritza- eta arkitektura-arloan, ‘Euska…
zientzia.eus
December 5, 2025 at 8:09 AM
Lurzoruaren Nazioarteko Eguna
ELHUYAR ALDIZKARIA

Larreak, belarra baino gehiago. Basoaren aldeko ideiak zabalduago badaude ere, belardiek uste baino funtzio garrantzitsuagoa betetzen dute

Arantza Aldezabal @ehu.eus eta Pablo Manzano #BC3🗞️⤵️
Larreak: belarra baino gehiago
Larre, belardi, zelai, belai, belaze, pentze, euntze, soro, alhapide… Aniztasuna hitzetan, are gehiago bizidunetan. Gizakiaren eraginaren ondorio dira, eta askotan gutxietsi egin badira ere, ikerketak erakusten ari dira funtsezkoak direla biodibertsitaterako, ingurumenerako eta gizakion ongizaterako. Ekosistema horien garrantziari eta egoerari buruz aritu gara Arantza Aldezabal Roteta eta Pablo Manzano Baena adituekin.
zientzia.eus
December 5, 2025 at 7:08 AM
🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez jaio zen, 1899an, Ethel Currie geologoa. Itsas trikuen eta goniatitidoen fosilak ikertu zituen 👇
Ethel Currie geologoa
Paleontologiaren arloan ikertu zuen, eta itsas trikuen eta goniatitidoen (ordena desagertua, nautiloideetatik abiatuta eboluzionatu zuena) fosilak aztertu zituen.
zientzia.eus
December 4, 2025 at 6:07 PM
Reposted by Elhuyar Zientzia
Guau!
Lasius neglectus espezieak Testamentu Bitala kimikoki sinatzen duela dirudi. Inbibiduo gaixotuek eutanasia aktiboa praktikatzen dute...

Abizena aldatu beharko zaio ba; "Neglectus" negligentea baino, arduratsua dela eta solidarioki eboluzionatu duela dirudi.
December 4, 2025 at 9:36 AM
Trantsizio energetikoaren erronkak
💨 Energia eoliko jasangarriago baten bila @munibertsitatea.bsky.social

📺🔗 teknopolis.elhuyar.e...
December 4, 2025 at 12:01 PM
🗣️ Edertasun garbia: zer dakigu kosmetikoen munduan erabiltzen diren parabenoez, ftalatoez eta konposatu polifluoratuez? 📻⤵️
Kosmetikoetako zalantza molekularra
Mentxu Aiertza kimikari eta dibulgatzaileak Clean beauty kontzeptuari buruz. Edertasun garbia. Alegia, kosmetikoen munduan erabiltzen diren parabenoak, ftalatoak eta konposatu polifluoratuak zenbateraino ikertu diren eta zer dakigun eta zer ez dakigun haiei buruz. Marketinak eta publizitateak kaltegarritzat hartzen ditu substantzia horiek, baina benetako informazio fidagarririk izan gabe. 
zientzia.eus
December 4, 2025 at 9:10 AM
🐜 Inurri heldugabe gaixoek seinale bat igortzen dute, beste inurriek desagerraraz ditzaten. Kolonia infekzioez babesteko modu bat da 🗞️ ⤵️
Inurri heldugabe gaixoek seinale bat igortzen dute, desagerraraz ditzaten
Frogatu dutenez, espezie jakin bateko inurri heldugabe gaixoek seinale kimiko bat igortzen dute, beste kideek suntsiaraz ditzaten. Horrela, infekzioa…
zientzia.eus
December 4, 2025 at 7:08 AM
🗓️ Efemeridea
Ellen Swallow Richards gaurko egunez jaio zen, 1842an. Ingurumen-ingeniaritzaren amatzat hartzen da. «Ingurumen-higiene» kontzeptua sortu zuen 👇
Ellen Swallow Richards
Ingurumen-ingeniaritzaren amatzat hartzen da. «Ingurumen-higiene» kontzeptua sortu zuen, ekologia modernoaren oinarrietako bat. MITen ikasi zuen lehen emakumea izan zen, eta Women’s Laboratory emakumeentzako programa sortu zuen han.
zientzia.eus
December 3, 2025 at 6:07 PM
📢Kalean da #ElhuyarAldizkaria-ren zenbaki berria!

Ohikoa da icebergaren irudia erabiltzea errealitatearen zati bat ezkutuan geratzen dela adierazteko. Helburu hori bera du Elhuyar aldizkariaren azalak.

👉Harpidetu eta etxean jasoko duzu. 28 € urtean:
zientzia.eus/harpidetza/
December 3, 2025 at 4:14 PM
💡Eibarko 8 enpresa txikik komunitate energetiko industrial bat sortu dute. Industria ere, autokontsumorako bidean

📺🔗teknopolis.elhuyar.e...
December 3, 2025 at 9:10 AM
ELHUYAR ALDIZKARIAren zenbaki berria

🗣️ Juantxo Agirre, Aranzadi: «Egiak behar du oinarri zientifiko sendo bat». Baskoien historiaz, gerra zibileko desobiratzeez eta ikertzaileak politikan inplikatzeaz @aranzadi.bsky.social : 🗞️ ⤵️

zientzia.eus/artikuluak/e...
"Egiak behar du oinarri zientifiko sendo bat" - Elhuyar Zientzia
“Guztiontzat eskuragarriak diren Zientzia askeak”; hala dio Aranzadi Zientzia Elkartearen leloak. 75 urte bete zituen 2022an; hortaz, gizartearen zati batek aspalditik ezagutzen ditu elkartea eta hare...
zientzia.eus
December 3, 2025 at 6:12 AM
🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez jaio zen, 1984an, Maryna Viazovska matematikaria, Fields Domina (Matematikako Nobel Sariduna) jaso duen historiako bigarren emakumea 👇
Maryna Viazovska matematikaria
Fields Domina (Matematikako Nobel Sariduna) jaso duen historiako bigarren emakumea da, Maryam Mirzajaniren ondoren, esferen paketatzeari buruzko problema geometriko bat ebazteagatik.
zientzia.eus
December 2, 2025 at 6:00 PM
ELHUYAR ALDIZKARIA

💲Merkatua osasunaren kaltetan.

Osasunaren baldintzatzaile komertzialak. Mundu mailan prebeni daitezkeen heriotzen heren bat lau industriek eragiten dituzte: erregai fosilak, alkohola, tabakoa eta elikagai ultraprozesatuak🗞️⤵️
Merkatua osasunaren kaltetan
Mundu mailan prebeni daitezkeen heriotzen heren baten eragileak lau industria dira: erregai fosilak, alkohola, tabakoa eta elikagai ultraprozesatuak. Hala baieztatu zuen The Lancet aldizkariak, osasunaren baldintzatzaile komertzialei buruz 2023an argitaratu zuen sail berezian. Baldintzatzaile komertzialak industriak eta merkatuak baliatzen dituzten praktikak dira, portaeran edo kontsumoan eragiteko, beren irabazi ekonomikoen mesedetan, eta erabiltzaileen edo kontsumitzaileen osasuna arriskuan jarriz.
zientzia.eus
December 2, 2025 at 12:01 PM
🗣️ Itxaro Latasa, trantsizio energetikoaren inguruan sortzen diren gatazkei buruz: “Trantsizio energetikoa ondo egiteko, beharrezkoa da planifikatzea”

📺 🔗teknopolis.elhuyar.e...

❓Zure ustez, zein da gatazken arrazoia?
👉Eman zure iritzia: https://zientzia.eus/
December 2, 2025 at 9:02 AM
👩 Herritarren % 53,7k uste du trantsizio ekologikoak gatazka sozialak ekarriko dituela 🗞️

🔗zientzia.eus/artikul...

❓Zure ustez, zein da gatazka horien arrazoia?
👉Eman hemen zure iritzia: https://zientzia.eus/
Herritarren % 53,7k uste du trantsizio ekologikoak gatazka sozialak ekarriko dituela
Trantsizio Justuaren Behategiak egindako azken inkestaren arabera, Espainiako herritarren % 63k uste du klima-aldaketak lehentasunezko ekintza-jardue…
zientzia.eus
December 2, 2025 at 7:08 AM
🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, 1934an, hil zen Fanny Hesse, laborategian mikroorganismoak hazteko agarra sartu zuena 👇
Fanny Hesse ikertzailea
Hazkuntza-inguruneetan agarra sartu zuen solidogarri gisa laborategian mikroorganismoak hazteko.
zientzia.eus
December 1, 2025 at 6:02 PM
🗞 Kalean da ELHUYAR ALDIZKARIAren zenbaki berria!

Osasunaren baldintzatzaile komertzialak, larreetako biodibertsitatea, Juantxo Agirreri elkarrizketa, kimikaren azken 50 urteotako eraldaketa... eta beste hamaika gai!
@aranzadi.bsky.social @ehu.eus

👉 Osorik irakurgai: zientzia.eus/aldizkaria/3...
December 1, 2025 at 3:23 PM
📸 Asteko argazkia: gosetiak. Animalien erreinuko metabolismorik azkarrena dute kolibriek. Bihotzak minutuko 1,200 taupada ere egin ditzake.

Inhar D. Lopez basabizitzaren argazkiaria ⤵️
Asteko argazkia: gosetiak
Animalien erreinuko metabolismorik azkarrena dute. Bihotzak minutuko 1,200 taupada ere egin ditzake, eta egunero ehunka loreren nektarra janez elikat…
zientzia.eus
December 1, 2025 at 12:02 PM
🔬 Hiesaren Nazioarteko Egunean, transmisio sexualeko infezioak gurean izaten ari diren igoera gogoan

📺🔗teknopolis.elhuyar.e...
December 1, 2025 at 9:10 AM
❗️% 65k uste du aurrerantzean TEKNOLOGIAk eragingo duela gehien GIZA EBOLUZIOAn, ingurumenaren eta elikaduraren gainetik.

Zuk zer uste duzu?

👉Eman zure iritzia: 🔗 https://zientzia.eus/
November 29, 2025 at 9:30 AM
"Musikarien buruetan, gainerakoon buruetan ez bezala, musika egiazko hizkuntza da"

🎯 Itziar Laka Mugarza hizkuntzalaria, Ravel konpositore ziburutarraz 🗞️

🔗zientzia.eus/artikul...
November 29, 2025 at 8:55 AM
Reposted by Elhuyar Zientzia
👥 Usurbilgo jubilatu talde bat #Elhuyar-en izan da gaur zientzia-tailerrak egiten, eta, bide batez, erakundea gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
November 28, 2025 at 12:25 PM
🗓️ Efemeridea
Gaurko egunez, Jocelyn Bell Burnell astrofisikariak lehen pultsarra identifikatzeko seinaleak detektatu zituen, 1967ko azaroaren 28an.

Antony Hewish mentorearekin batera ikertu zuen, baina hark bakarrik jaso zuen Nobel saria jaso zuen 👇
Jocelyn Bell Burnell astrofisikaria
Antony Hewish mentorearekin batera ikertu zituen pultsarrak, eta hark Nobel saria jaso zuen. Jocelyn ez zuten saritu.
l.eus
November 28, 2025 at 6:07 PM
📹 Asteko albistegi zientifikoa
zientzia.eus/bideoak...
November 28, 2025 at 12:10 PM