Deabruaren Eskola
@deabruareneskola.bsky.social
29 followers 29 following 45 posts
Irakurzaletasunaren suak edertasunaren jauregi infernaletan pizten dira
Posts Media Videos Starter Packs
deabruareneskola.bsky.social
Bilbon, urriaren 14 batean jaio zen Gabriel Aresti, bere hizkuntza klaruarekin, bere dolore humanoarekin, bere etika salduezinarekin, bere egiarekiko konpromisoarekin eta bere mailu sobrenaturalarekin euskal literatura astindu zuen poeta fundamentala

www.deabruareneskola.eus/euskal-poeta...
Euskal poetak Arestiri - Deabruaren eskola
www.deabruareneskola.eus
deabruareneskola.bsky.social
Gaur dira 214 urte Xaho jaio zenetik, baina gure erromantizismo urri eta gogoangarriaren printze honen suak oraindik iluminatu egiten gaitu eta geuk ere bat egiten dugu Joxemiel Bidadorren aldarri honekin: “Biba Xaho! Biba Euskal Herria!”

www.deabruareneskola.eus/2020/08/29/b...
deabruareneskola.bsky.social
Gaurko egunez jaio zen Lorca, munduak eman duen poetarik handienetakoa eta hobirik gabekoen artean, handiena. Egun berean, duela 50, hil zen Gabriel Aresti, gure poeta inaugurala eta monografiko honek erakusten duenez, poesian eragin handiena izan duena

www.deabruareneskola.eus/euskal-poeta...
deabruareneskola.bsky.social
Gaurko egunez hil zen Victor Hugo, “Hernani” antzeslanarekin Erromantizismoari hasiera eman zion kolosoa, Euskal Herriaren eta euskaldunon obserbadore bikaina, idazle miresgarria eta herritar eredugarria. Hauek izan ziren bere azken hitzak

www.deabruareneskola.eus/2021/04/10/a...
Argi beltza dakusat! - Deabruaren eskola
Hau da egunaren eta gauaren arteko borroka… Argi beltza dakusat! Victor Hugo azken hitzak 1885ko maiatzaren 22an hil aurretik Irudia: Victor Hugo bere ohean hil aurretik. Azken hitzak esan eta 83 urte...
www.deabruareneskola.eus
deabruareneskola.bsky.social
Baliteke umorearen koloreei dagokienez, beltza izatea denetan garaiena, umore beltzak gainditu egiten dituelako tabuak libertateari jartzen dizkion trabak eta heriotzari barre egiten diolako, Jon Mirandek mikroipuin honetan frogatzen duen bezala

www.deabruareneskola.eus/2020/11/01/k...
Kattina negarrez - Deabruaren eskola
—Zer dun maitea? —galdegiten dio osabak. —Amak gatu-humeak oso hil ditu. —O gaiztoa! Eta hik begiratu nahi hituen? —Ez, nihauk hil egin nahi nituen Jon Mirande «Humore beltzaren adibideak», Egan, 1960...
www.deabruareneskola.eus
deabruareneskola.bsky.social
“Modernoa zen guztia deitoratuz inauguratu zuen bestelako modernitate bat, efimeroa, fluktuatzailea, bizitzarekin zerikusi gehiago zuena eta korronte artistiko askatzaileei bide eman ziena”. Igor Estankona, gaurko egunez jaio zen Baudelaire handia gogoan

www.deabruareneskola.eus/2020/09/06/b...
Bera bakarrik abangoardia - Deabruaren eskola
Gogorrena Baudelairentzat ez zen bizitza izan. Gogorrena izan bide zen garaiz ekibokatzea, moral bat erakustea sasoiz kanpokoa eta aurreratua. Erromantikoen moralina, beti zuzen agertu beharra zeukan ...
www.deabruareneskola.eus
deabruareneskola.bsky.social
Gaurko egunez, hil zen Pedro Aguerre, Urdazubin jaiotako Sarako erretorea eta euskara batuaren sorrera baino 4 mende lehenago euskaldun guztientzako euskara bat asmatu zuen idazlea. Euskara boteretsu, hordigarri, sobrenatural, gaindiezin bat

www.deabruareneskola.eus/2020/09/18/n...
Nola erori zinen, Luzifer? - Deabruaren eskola
Iustiziaren lehenbiziko kolpea eta desarra izan zen goitian, zeruko Aingiruetan, Luziferren eta haren lagunen gaiņean. Zeruko aingirurik ederrena, abantaillatuena, eta Iainkoaren adiskiderik handiena,...
www.deabruareneskola.eus