Artzape Getariarron Topagunea
banner
artzape.bsky.social
Artzape Getariarron Topagunea
@artzape.bsky.social
10 followers 0 following 580 posts
Posts Media Videos Starter Packs
Bihar, azaroaren 4an, Ameli ipuin kontalaria izango da Getariako LIburutegian, 17:00etan hasita. Haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuin kontakizuna izango da Amelirena, istorioaren eta publikoaren arteko zubi bat.
📸 Ameli ipuin kontalaria
Ameli ipuin kontalariak Getaria bisitatuko du bihar - Artzape
Bihar, azaroaren 4an, Ameli ipuin kontalaria izango da Getariako LIburutegian, 17:00etan hasita. Haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuin kontakizuna izango da Amelirena, istorioaren eta publikoaren arte...
www.artzape.eus
Egutegiko orriari bira eman eta azaroan sartzerako heldu dira aurtengo San Martin Deunaren Jaiak Askizura. Astebukaera honetarako egitaraua argitaratu dute jada, eta festa asteartera arte luzatuko da. Auzoko aparkalekua txukudu eta berrantolatu Getariako Udalak festen atarian.
San Martin Deunaren Jaiak ospatuko dituzte askizuarrek astebukaeran - Artzape
Egutegiko orriari bira eman eta azaroan sartzerako heldu dira aurtengo San Martin Deunaren Jaiak Askizura. Astebukaera honetarako egitaraua argitaratu dute jada, eta festa asteartera arte luzatuko da....
www.artzape.eus
Artzape Euskaltzaleon Plazako programazioa potente dator. Azaroaren 16an (igandea) arratsaldeko 18:30etan, Aitziber Garmendia aktore eta umorista zaldibiarra Iturzaeta Aretoan izango da bere bakarrizketa berriarekin: "Zer da ligatzea XXI.mendean?"
Aitziber Garmendiaren "Zer da ligatzea XXI.mendean" bakarrizketa Getarian estreinakoz - Artzape
Artzape Euskaltzaleon Plazako programazioa potente dator. Azaroaren 16an (igandea) arratsaldeko 18:30etan, Aitziber Garmendia aktore eta umorista zaldibiarra Iturzaeta Aretoan izango da bere bakarrizk...
www.artzape.eus
Gau beltza hastear dela, punk kontzertua eta DJ saioa antolatu dituzte gaur Getariako Gaztetxean 22:30etatik aurrera Sustoak eta usadioak uztartzen dituen gaua musikaz girotuko dute Eztanda (The last dance) taldearen kontzertuak eta DJ Esukaten saioak jarraian.
Kontzertuak Gaztetxean urteko gau beltzenean - Artzape
Gau beltza hastear dela, punk kontzertua eta DJ saioa antolatu dituzte gaur Getariako Gaztetxean 22:30etatik aurrera  Sustoak eta usadioak uztartzen dituen gaua musikaz girotuko dute Eztanda (The last...
www.artzape.eus
Otsailean Getarian egin zuen sormen egonaldian ondu zuen Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak Amorante frantsesa (Susa, 2025) poema bidezko eleberria. Gaur arratsaldean, urriaren 30ean, jasoko dute Katukale Irakurle Taldeko kideek idazle lekeitiarraren bisita, Getariako Liburutegian.
Miren Agur Meaberen bisita jasoko dute gaur Katukalekoek - Artzape
Otsailean Getarian egin zuen sormen egonaldian ondu zuen Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak Amorante frantsesa (Susa, 2025) poema bidezko eleberria. Argitaratu eta berehala aurkeztu zuen libur...
www.artzape.eus
Aho batez hartu dute erabakia bi alderdietako ordezkariek astearte arratsaldez egindako ezohiko bilkuran. Foru Aldundiari dagokio orain behin betiko onespena ematea. Garajeak egiteko aukera jasota dago planean, baita Merkeko plaza eta Balentziaga kalea lotuko lituzkeen igogailurako pasabidea ere.
Eskualtxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko plana onartu du udalbatzak behin behinean - Artzape
Behin behineko onarpena eman dio udalbatzak Eskualtxetan alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko plan bereziari. Aho batez hartu dute erabakia bi alderdietako ordezkariek astearte arratsaldez egindako ez...
www.artzape.eus
Getariako Udala udal-brigadarako bi langileren bila dabil datozen sei hilabeterako, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen 2025eko deialdiaren baitan. Jardun osokoa izango da lana, eta hil honen amaieran, urriaren 31n, amaituko da izena emateko epea.
📸 Getariako Udala
Udal-brigadarako bi langileren bila dabiltza - Artzape
Getariako Udala udal-brigadarako bi langileren bila dabil datozen sei hilabeterako, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen 2025eko deialdiaren baitan. Jardun osokoa izango da lana. Hil honen amaieran, ur...
www.artzape.eus
Datorren urriaren 28an (asteartea), Sahatsaga kiroldegian salsa kubatarra ezagutzeko aukera izango da 17:45etik 18:45era bitartean. Ate ireki formatuan antolatutako saioan, dantza honen oinarriak praktikan jarriko dira ikasturtean zehar emango diren eskolen aurrerapen modura.
Salsa kubatarreko saio irekia astearte honetan Sahatsaga kiroldegian - Artzape
Datorren urriaren 28an (asteartea), Sahatsaga kiroldegian salsa kubatarra ezagutzeko aukera izango da 17:45etik 18:45era bitartean. Ate ireki formatuan antolatutako saioan, dantza honen oinarriak prak...
www.artzape.eus
[ARGAZKI GALERIA] Osoko Bilkura berezia izan da gaurkoa: herriko gaztetxoek hartu dute bi egunerako herriko aginte-makila. Alkate Txiki Eguneko egitarauari hasiera eman diote hala. Eguraldi aurreikuspena ikusita, Sahatsaga kiroldegira lekualdatu dituzte larunbat arratsaldeko jolasak.
Etxeko txikiena izango da, bi egunez, herriko agintea - Artzape
Osoko Bilkura berezia izan da gaurkoa. Eta ez da egunagatik soilik izan (asteartetan izan ohi dira), ezta udalbatza aretoa goraino beteta zegoelako ere. Berezia izan da gaurkoa, herriko gaztetxoek agi...
www.artzape.eus