Julen Gabiria
banner
julengabiria.bsky.social
Julen Gabiria
@julengabiria.bsky.social
Nork daki okerreko eskaileratik igo ez garen honaino.
Labetik atera berri @astiberri.com argitaletxearen eskutik, Joe Saccoren trilogia palestinarra osatzen duen komikia: 2023an "Palestina", 2024an "Gerra Gazan", eta 2025ean "Gazako oin-oharrak" atera dugu.
Zuena da orain, plazer baduzue.
November 7, 2025 at 9:33 AM
Gaurko egunez, duela 25 urte, aurkeztu genuen "Connemara gure bihotzetan" nobela.
February 18, 2025 at 7:45 AM
Hau dugu gaur Iruñean. Lurra kolpeka esnatzeko garai honetan, kolpeka esnatzen gaituen komiki bat.
February 4, 2025 at 8:17 AM
Ene, ene: sofatik altxatzen uzten ez dizun dokumental puska. Filminen duzue ikusgai: ez galdu.
February 1, 2025 at 5:08 PM
Albisteak emateko modu honek ETB1en audientziak igoko lituzke, ziur.
January 14, 2025 at 8:07 PM
Beste behin ere, gaztelaniazko itzulpena txarto dago: "Solo envoltorios autorizados" izan beharko litzateke.
January 6, 2025 at 8:37 AM
'Gerra Gazan' komikia gaur BERRIAn, Iñigo Astizen hitz beti zehatz eta egokiekin.
www.berria.eus/kultura/geno...
December 28, 2024 at 9:12 AM
Gaur @berriaegunkaria.bsky.social-n, euskarazko sortzaileok izan dezakegun erakusleihorik handienean, azala eta mamia komikigintzari eskainiak.
www.berria.eus/kultura/komi...
December 3, 2024 at 8:18 AM
Uxue Alberdiren hitzak, azken Argian. Oso ados: hizkuntza zabartzea baliabide ona izan daiteke (eta da) literarioki, soilik hizkuntza ondo ezagutzen baduzu. Bestela, nahi gabeko zabarkeria bada, horrek ez du ezer onik esaten zutaz; eta tamalez holako gehiegi sumatzen da gurean, esango nuke.
November 30, 2024 at 11:09 AM
Unai Iturriagaren gaurkoa: Palestina, Herria, Elkartasuna, Nazioartea eta Eguna
November 29, 2024 at 7:37 AM
Joe Saccorik politikoena eta suminduena, urgentzia larriko obra honetan (euskarazko bertsioa, gaztelaniazkoa baino lehenago kalean)
November 14, 2024 at 1:11 PM
October 19, 2024 at 7:49 AM
"Palestina gerra askoren arteko etenaldi bat da"
Atef Abu Saif
(itz.: Irene Arrarats eta Maialen Berasategi)
October 7, 2024 at 9:55 AM
Manifestazioetara talentudun jendearekin joatearen abantailak
October 5, 2024 at 12:19 PM
Duela 20 urte jaio zen Literaturaz Berbetan irakurle-taldea Larrabetzun, "Han goitik itsasoa ikusten da" liburuaren irakurketarekin.

Aurten, taldeak eta liburuak 20 urte bete dituztenean, saioa errepikatuko dugu; orduan bezala, Hori Bai gaztetxean.

Urtebetetze-oparirik ederrena.
September 18, 2024 at 9:14 AM
Itzultzailea, egilea, maketatzailea eta eskifaiako beste zenbait lagun, irailera heltzen (dramatizazioa).

Ohore eta poz erraldoia izan da lan hau egitea, Ander. Eta izugarri ikasi dut zentzu guztietan.
August 22, 2024 at 8:48 AM
Arima urratuetarako baltsamoa. Amaia Mirandaren 'Mientras vivas brilla' 👌🏽
August 15, 2024 at 7:47 AM