Sortu
banner
sortueh.bsky.social
Sortu
@sortueh.bsky.social
750 followers 180 following 98 posts
Inolako esplotazio eta zapalkuntzarik gabeko Euskal Errepublika eraikitzen. Independentziarako #INDarra. Telegram: http://t.me/herritmoabizitu
Posts Media Videos Starter Packs
Sortuk bat egiten du sindikatuek eta Gernika-Palestina herri ekimenak urriaren 15erako deitu dituzten lanuztearekin eta mobilizazioekin.

11:00etatik 14:00etara egoitzak itxi eta mobilizazioetan parte hartuko dugu.

#GenozidioaSTOP
#FreePalestine
Antonia Maria Manoten milaka seme-alabok, Txiki eta Otaegiren milaka anai-arrebok, agintzen dugu: ez dugu etsiko euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskalduna eraiki arte.

Gora Euskal Herria askatuta!✊🏼
#AskatzeraLotuak
Reposted by Sortu
#TxikiEtaOtaegi50urte "Herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi"

Frankismoaren azken fusilamenduen 50. urteurrenean, Iruñeko Anaitasunean Ezker Abertzalea-k deitutako ekitaldiaren laburpena
www.youtube.com/watch?v=wpTY...
@sortueh.bsky.social
#TxikiEtaOtaegi50urte "Herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi"
YouTube video by Ahotsa Info
www.youtube.com
Reposted by Sortu
[🎦BIDEOA] "¡Ni pudisteis, ni podéis, ni podréis!", mensaje de Sortu en el Valle de Los Caídos al fascismo español en el 50 aniversario de los últimos fusilamientos del franquismo
ahotsa.info/albisteak/ni...
@sortueh.bsky.social
Ni pudisteis,
ni podéis,
ni podréis.

Gora Euskal Herria askatuta!
Aldarri argia Valle de los Caídos-en.✊🏼

#AskatzeraLotuak
Irailaren 27an 50 urte beteko dira frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenerako Sahatsa Jauregi artistak egindako obra kamisetara eraman dugu.

Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da.

#AskatzeraLotuak
🔗 Erosi kamisetak hemen: shop.serigrafia.eus/goraherria/eu/
Filtroko sarraskiaren 31. urteurren ekitaldian parte hartu dute Sorturen Eskala Politikoan parte hartzen ari diren lagunek.

Fernando Morroni eta Roberto Facal gogoan. Uruguaiko herriak azaldutako elkartasuna eta maitasuna bihotzean eramango ditu beti Euskal Herriak.
Uruguain dago aurten ere Eskala Politikoa. Bertako askapen mugimenduaren esperientziatik ikasi eta Euskal Herrira ekarpenak ekartzeko gogoz joan dira bertara Sortuko hainbat kide.

¡Vamos arriba!
Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak «Egun bat, bi aurpegi» izenburupeko iritzi artikuluan bildu du Txiki eta Otaegiren oroimenez Zarauzko Santa Barbarako horman jarritako olanaren gora beherek eragin diotena, haien memoria aldarrikatuz.

www.berria.eus/iritzia/arti...
Palestinako egoera jasanezina kalifilatzeko hitzik gabe geratzen ari gara. Heriotzarako korridore bilakatu den gosete krudelari, Gaza okupatzeko plana gehitu dio Israelek.

Genozidioa eta mendebaldeko Estatuek babestutako inpunitatea. Aski da!

#GenocideByStarvation
Irlandan da egunotan eskala politikoa. Féile an Phobail jaialdia ezagutzen ari gara, besteak beste. Horrez gain, Irlandako borrokaren historia eta bake prozesuaren nondik norakoak ezagutzen ari gara. Euskal Herrian aspaldidanik da erreferentzia lagun irlandarren prozesua, eta badira irakaspenak.
Jaia eta borroka Zeledonen jetsieran, Gasteizen. Gozatu jaiak errespetuz.

Gora Zeledon eta Euskal Herria askatuta!

#AskatzeraLotuak
Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da.
Herri hau askatzera lotu garenon garaia da.

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrena

✨Nazio Ekitaldia: irailak 27 • 17:30 Anaitasuna (Iruñea)
Bakarrik amestea, amestea bakarrik da; baina elkarrekin amestea inoiz baino iraultzaileagoa da, eta guk, lagunok, elkarrekin amets handi bat dugu gauzatzeko.

Euskal Herria #AskatzeraLotuak

✨Nazio ekitaldia: irailaren 27an, Iruñeko Anaitasunan.
Mundua eskuinera biratzen ari da eta, horrekin batera, gureganatu ditugun eskubide eta askatasunak arriskuan daude.

Gure herria aske eta berdinen herria da, askatasunaren herria da. Atzo, gaur, bihar eta beti: herriak, desirak eta gorputzak askatzera lotuak.
Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimenduak eta askapen prozesuak urte luzeetako ibilbidea dauka; belaunaldiz belaunaldi pasa da lekukoa.

Memoriaren harian dauden korapiloez arituko dira Lur Albizu eta Olatz Dañobeitia.

☄Ekainak 27-28 • Abadiño
🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...
Zein narratiba erabili du espainiar nazionalismoak euskaldunonbarbarizaziorako? Nola erabili du etsaiaren eraikuntza? Nola 'bestetasuna'?

Hontaz eta beste hainbestez arituko gara 8. Nazio Konferentzian.

☄Ekainak 27-28 • Abadiño
🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...
Mende erdi da gaur Gabriel Aresti poeta abertzale eta sozialista Bilbotarra hil zenetik.

XX. Mendeko euskal literaturako idazle esanguratsuenetako bat izan zen. Besteak beste, "Nire aitaren etxea" olerki ezaguna idatzi zuen.

Iraunen du zutik.
Gu ez gara ez espainolak, ez frantsesak. Gu euskaldunak gara, nazioa gara, eta nazio orori bezala, gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea zor zaigu.

🖐🏼Larunbatean Gure Eskuk Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalera bertaratzeko deia luzatzen dugu.

#HerriLibreBat
🌹Gaur 20 urte dira Jon Idigoras hil zela, Juanita Gerrikabeitiaren semea.

HBko Mahai Nazionaleko kide eta LABeko sortzaileetako bat izan zen. Bere ekarpen politiko, filosofiko eta memoria inoiz baino presenteago dugu.

Jon, herriak maite zaitu.
Garaipenera arte!
Euskal Herri osoko selekzioaren ofizialtasunera bidean, urrats garrantzitsua gaurkoa.

Gure ikurrak, gure koloreak, gure selekzioa.

Ofizialtasuna!
Indarkeria bikarioa indarkeria matxista da. Sufrimenduaren, bidegabekeriaren eta indarkeria patriarkalaren adierazpenik gordinena.

Mugimendu Feministak herri eta hiriburuetan deitu dituen mobilizazioetara bertaratzeko deia luzatzen dizuegu. Adi mobilizazioei!

Aski da🤚🏽
☄Ekainaren 27-28an Sorturen 8. Nazio Konferentzian elkartuko gara, Abadiñon.

Ikasturte politikoa itxi eta datorrenari begira jartzeko elkargunea izango da Nazio Batzarra. Ostiralean Iratzar Fundazioaren solasaldi eskaintza ere izango dugu.

🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...
Sortutik ere, Euskaraldiarekin bat egin eta parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Euskararen biziberritzerako hizkuntza ohiturak irauli eta kontzientziak astindu behar ditugu, baina horrek, ezinbestean, hizkuntza-politika ausarten beharra du.

Elkar mugituz egingo dugu!
Gure besarkada eta elkartasuna helarazten dizkiogu Palestinako herriari, haien exodoa oroitzen duten Nakba egun honetan.

Israelen genozidio eta okupazio bidegabeak amaitu behar du, larritasunez.

Bada garaia Palestinari Estatu izaera aitortzeko. 
Beste Nakbarik ez.
 
#FreePalestine🇵🇸