Bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak sortzea da Euskal Wikilarien Elkarteak gidatutatzen duen #ikusgela proiektuaren helburua, eta hasieratik egin dugu bidea eskuz esku.
Baina guk azalpenak eman baino hobe duzue proiektua zuen kabuz ezagutzea. Horretarako, ikusi edo entzuteko moduan dituzue Gaztea-ren youtube zein Eitb Podkast-en:
Aurkeztu ditzagun: #ezhainondo bideopodcast bat da, non Irati Perez psikologoak eta @anezuazubiskar.bsky.social-ek osasun emozionalaren bueltako gaiak lantzen dituzten, lagun arteko giro goxoan.
Kaixo! Aitzaki bikaina dugu gaur hemen lurreratzeko!
Gaur banatuko dira Andoainen aurtengo Rikardo Arregi kazetaritza sariak. Guk xanpain-botilak hozten utzi ditugu badaezpada, izan ere, gure bi proiektu kuttun daude komunikazio sarirako hautagaien artean: #EzHainOndo eta #Ikusgela 🍾