Gaizka Suárez Iparragirre
banner
gaizkasi.bsky.social
Gaizka Suárez Iparragirre
@gaizkasi.bsky.social
94 followers 70 following 33 posts
Ezkerreko abertzale bilbotarra. Gora Herria! ✊
Posts Media Videos Starter Packs
Itxura guztien arabera fosilista 'ultren' deribaren beste adibide bat.
Babes osoa Aritz eta bere senideei 🫂
❌Kapitalismo fosil trumpista
✅Energia burujabetza eta trantsizio ekosozial justua
Bart gauen gure etxearen aurka 2 bengala jaurti dituzte. Testiguen arabera 7-10 lagun izan ziren, eta 2 kotxe ezberdinetan ihes egin zuten. Ez da ezer larririk gertatu, baina gerta zitekeen.
Ultraeskuinaren markoak mundu osoan hedatzen ari diren bitartean Euskal Herria jatorri eta kultura anitzekoen artean eraikitako babesleku bihurtu dezagun.
Ezkerreko independentistok argi dugu; gorrotoaren aurrean eskubideak eta kohesioa.
Gora Herria!
bsky.app/profile/sort...
500 lagun elkartu gara Plaza Hutsean, Andoainen. Jatorri eta kultur aniztasunak gure proiektu nazionalaren eraikuntzan duen paperaz hausnartzen ari gara.

Errealitate honi ematen diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa, eta guk, aske eta berdinen Euskal Errepublika dugu amets.
▶️Gurera datozenekin, jatorri eta kultur aniztasunetik, euskal egitasmo nazionala indartu dezagun.
▶️Eskubide guztiak bermatuko dituen gure harrera eta inklusio sozioekonomikorako ereduak eraikitzeko burujabetza aldarrikatu dezagun.
#Bidaide
bsky.app/profile/sort...
«Gu eta haiek, eta haiek eta gu bat sortu baino, egin nahi izan duguna da gu berri bat eraikitzen hasi»

@xabiiraola.bsky.social gaur Naiz irratian jatorri eta kultur aniztasunaz, Plaza Hutsaz eta 'Bidaide' proposamen estrategikoaz.

📺Elkarrizketa osorik: youtu.be/dtqyA_1aK5s?...
Zeinen garrantzitsua gaur Kursaalean Euskal Herriko ehunka torturatuk egin dutena. Herri honetan gertatu dena kontatu eta zauriak ixteko ezinbestekoak dira!
Aitortza
Erreparazioa
Ez errepikatzeko bermeak
bsky.app/profile/berr...
❌Errealitatearen aurrean ezikusia egin?
❌Ultraeskuinaren markoa erosiz defentsibara jarri?
✅Erronka hau euskal egitasmoa indartzeko aukera gisa hartu eta gaurdanik herrigintzatik ekin!
🔲 Otsailak 22 • Plaza Hutsa
bsky.app/profile/sort...
🔲𝐏𝐥𝐚𝐳𝐚 𝐇𝐮𝐭𝐬𝐚 • Otsailaren 22an, Andoainen.

Inoizko Euskal Herri pluralena da egun daukaguna, ondorioz, errealitate horrek eraldaketa eta eraikuntza prozesuak zeharkatzen ditu. Baina nola ulertu jatorri eta kultur aniztasuna euskal egitasmo nazionalaren eraikuntzan?
Gutxieneko batek manipulatuz eta zarata eginez gatazka sustatu eta gure familia zurigorria zatitu nahi du.
Herritik sortua eta Euskal Herriaren erakusgarria den Athleticen sinesten dugunok elkarrekin jardun dezagun.
Herri Harmaila aurrera!
Atzoko SanMameseko txistuek ez dute inolaz ere bazkideon gehiengoa ordezkatzen.
Zuzendaritzak ezin du bere itxikeriarekin Athleticen eraikitako kontsentsuen aurka (Herri Harmailaren aurka) egiten duen minoriaren jarrera oldarkorra elikatzen jarraitu.
Elkarrizketa orain! 🤝
Dena iluna dirudien munduan itxaropena zabaltzen dugun utopikoon mugimendua.
Euskal Herriari zor gaitzaizkio eta bere alde AL TAJO. Lehenik aberria.
Gora Euskal Herria askatuta!
Gora @ehbildu.bsky.social!
#ZUTUNIK
Azken ostiralean ehunka Aiaraldean Guardian ez ixteko eta beste hamaika plazetan euskal presoak etxeratzeko.
Larunbatean 15.000 EAEko hiriburuetan osasungintza publikoaren defentsan eta 18.000 Euskal Herriko hiriburuan, Iruñean, Aroztegiako auziperatuen alde.
Herria martxan, borrokan.
Gora Herria!✊
📰Azken asteotako iritzi askoren oinarrian desinformazioa dago.
✅ICHHk jasandako egoera ezagutu eta ulertuz gero, athleticzale gehienok bat gatoz San Mamesen errepresio arbitrario hau ez dela onargarria eta Klubak bere jarrera aldatu behar duela.
www.naiz.eus/eu/info/noti...
«Pedimos al club garantías objetivas para animar sin ser sancionados ni amenazados»
El ambiente en la grada de San Mamés anda revuelto los últimos meses. La continúa persecución por parte de la Ertzaintz...
www.naiz.eus
Arduratik eta Athleticekiko maitasunetik emandako pausua.
ICHH ahal den guztia egiten ari da egoera onbideratzeko, bere borondatea argi da.
Orain klubari dagokio luzatutako eskua hartu eta konponbidea posible egiteko bere aldetik jartzea.
Gaur dena ematera!🔥
Aurrera HerriHarmaila!💪
Aupa Athletic!❤️🤍❤️
Batzuek bizi baldintzak hobetzeko ahalegina egiten duten bitartean, beste batzuek trabak jarri eta beraien lana egin gabe jarraitzen dute.
Gero Etxebizitza Legeak funtzionatzen ez duela esango digute. Bada garaia pertsonen eskubideak seriotasunez hartzeko!
bsky.app/profile/aizp...
Gaurtik ofizialki eremu tentsionatu gara, eta gazi-gozoa da unea hankamotz datorrelako izendapena.

Izan ere, Erreferentziazko Prezioen Indizea sortu gabe dago eta, beraz, ezingo dira aktibatu izendapenaren neurri guztiak.

Ez da espero genuena, baina lanean jarraitzea dagokigu.
Azkenaldian gogorra egiten zait San Mamesen egotea. Ez da onargarria Herri Harmailaren aurka era guztietako astakeriak entzun behar izatea.
Klubak eta Vocentok konponbide batera baino Athleticzaleen arteko gatazka batera bultzatzen ari gaituzte. Aski da!
Elkarrizketa da bidea!
#AupaAthletic
💫Duela 50 urte frankistek lotuta utzi zutena askatzera goaz, orduan fusilatu zituzten Txiki eta Otaegiren ametsak egi bihurtzera goaz. Irabaztera goaz!
💥Euskal Herriaren eskubide nazionalak borrokatzeko unea orain da.
Irailak 27 Anaitasunara!✊
#AskatzeraLotuak
#TxikiOtaegi50
bsky.app/profile/sort...
Ondo lotuta utzi zutena askatzeko.
#AskatzeraLotuak

📍Irailak 27 • Iruñea (Anaitasuna)
Reposted by Gaizka Suárez Iparragirre
Hoy el PNV se ha autoenmendado votando en contra del gravamen a las energéticas junto a Junts, PP y Vox.

EH Bildu no hace política al servicio de las necesidades de Repsol ni de ninguna gran empresa.

Lehenik aberria, gero alderdia!
"Plaza Hutsa" berritua herri erronka berrituei erantzuteko.
⏩Une historiko bakoitzean nazio askapen mugimenduak asmatu izan du jatorri eta kultur aniztasunetik euskal egitasmo nazionala hauspotzen.
💪Oraingoan ere prest gaude, Bidaide gara.
bsky.app/profile/sort...
Inoizko Euskal Herri pluralenean bizi gara eta aniztasun hori areagotu egingo da. Euskal Herri askearen porturainoko bidean bidaide gara hemen bizi eta lan egiten dugun guztiok.

Herri erronkak, beti herri gisa.

🔲Plaza Hutsa · Otsailak 22 • Andoain
✍️🏽Eman izena: izenematea.plazahutsa.eus/eu/2025
Duela 50 urte hil zen Franco, baina frankismoak dena 'lotuta eta ondo lotuta' utzi zuen.

Aurten Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrena ere bada, eta euskal herritarrok badugu zer oroitua eta borrokatua.

Irailaren 27an milaka elkartuko gara.

#AskatzeraLotuak
💫 Momentu hau eta garena betiko oroitzea. Izena duena badelako, oroitzen dena inoiz hiltzen ez delako.

Iruñeatik, Euskal Herriko hiriburutik, euskaraz mundu osora zabaldu genuen gure herriaren akelarre erraldoia.
Itzela! Eskerrik asko ZETAK!👏🔥
#Mitoaroa
👏 Norabide onean doan albiste garrantzitsua. Eremu askotatik egindako borrokaren fruitua.
Gure zazpi herrialdeetako kirolari guztiek kirol guztietan Euskal Selekzioarekin ofizialki parte hartzeko lanean jarrai dezagun. Bada garaia!
bsky.app/profile/berr...
berria.eus BERRIA @berria.eus · Dec 28
[AZKEN ORDUKOA] Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde bozkatu du Nazioarteko Pilota Federazioak. Behar den gehiengoak Euskal Selekzioa ofizial egitearen alde egin du Iruñeko batzarrean. Madrilen baiezkoa falta da orainidik.
Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde bozkatu du Nazioarteko Pilota Federazioak
Behar den gehiengoak Euskal Selekzioa ofizial egitearen alde egin du Iruñeko batzarrean. Madrilen baiezkoa falta da orainidik.
www.berria.eus
Gaur egun handia da, denbora luze ta gero Euskal Herriko unibertsitateetan ikasle antolakunde independentista, ezkertiar eta feminista bat egongo da berriro ere.
Zorionak IKAMA! 👏
Gora ikasleen borroka! ✊🏿
❌Konstituzio espainola nazioak zapaldu eta eliteen alde egiteko lege gorena da.
✳️Euskal Errepublikaren konstituzioa berdinen herri askea eraikitzeko lege gorena izango da.
⏩Guk Euskal Errepublika!
INDEPENDENTZIA! #INDarra
@sortueh.bsky.social
Reposted by Gaizka Suárez Iparragirre
78ko erregimena herrien kaiola da. Herrien erabakitzeko eskubidea ukatzen du Espainiak, erregimenean eta konstituzioan aterpetuta.

❌Euskal Herriak ez zuen babestu 78ko konstituzioa, eta gaur ere, ezetz esaten diogu.

Ez gara espainolak.
Gurea Euskal Errepublika!
Reposted by Gaizka Suárez Iparragirre
⚫Erail naute eta zer egin(go) duzue?

Indarkeria matxistaren ondorioz, 2003tik gaur arte, gizonek 125 emakume eta 12 ume erail dituzte; azkena duela bost egun.

Indarkeria matxistaren aurpegiak errotik erauzi eta ardurak hartzeko unea da.
#Bizkarsoro filma EITBn. Euskarak jasandako linguizidioaren eta Espainiar eta Frantzes estatuen nazio zapalkuntzaren erakusle.
Zoritxarrez gure hizkuntza eta nazioaren aurkako jazarpenak ez du etenik izan, oldarraldia begien parean dugu.
✳️Herri bezala erantzuteko garaia da!