Ekaitz Santazilia
@esantazilia.bsky.social
130 followers 50 following 210 posts
Si canto me dicen loco, y si no canto, cobarde. Si bebo vino, borracho; si no bebo, miserable 🎓UPNA/NUP 📖Fontes Linguae Vasconum
Posts Media Videos Starter Packs
Esan bezala, istorioaren famak bulkatuta, Joan Mari Zubizarreta Larrañaga 'Etxeberritxo' (1855 - 1905) bertsolari azkoitiarrak gertakariak bertsoetara ekarri, eta pertsopaperak ausarki saldu zituen.

Entzun itzazu hemen, Oskorrik kantaturik 👂 youtube.com/watch?v=UfF3...

(7/7)
Jose Tejeria
YouTube video by Oskorri - Topic
youtube.com
Erruki-eskeek ez zuten deus balio izan, eta 1900.eko urtarrilaren 16an, Azpeitiko presondegian, Burgostik etorritako borrero batek garrotean hil zuen, ehundaka ikusleren aitzinean. Gipuzkoako azken exekuzio publikoa izan zen hori.

📷Azpeitiko kartzela, orain osasun-etxea

(6/7)
Azpeitiko eta Ondarretako presondegietan atxilo egon zen eta, epaiketan, azkenean, errudun atera. Heriotzara kondenatu zuten.

📷Ondarretako kartzela (Wikipedia)

(5/7)
Hilketa eginda, semea Donostiara joan zen koartada bila. Sebastopol ostatuan ostatu hartu zuela esateko eskatu zion jabeari, baina alferrik. Preso hartu zuten.

📷Sebastopol ostatua, Donostian (Kutxateka, CCY-BY-NC)

(4/7)
Mugaratz baserria eroria dago egun. XX. mende hasieran Ojangurenek egindako argazkian, Iturriozko bentaren atzean ikusten da. Nik egindakoetan, asun, arbola eta huntzen artean pareta-zatiak ikus daitezke oraindik.

📷Indalezio Ojanguren + nireak

(3/7)
Diru kontuak tarteko, giroa gaiztotua zegoen aita-semeen artean. 1898ko abuztuaren 20an, aita baserriko lanetan zebilela, semeak tiro egin zion. Eri handi, baserri ondoko Iturriozko bentara jo zuen laguntza eske. Erruduna salatu bezain laster hil zen.

📷Iturriozko benta

(2/7)
1898an, Aiako Mugaratz baserrian Jose Tejeriak aita tiroz hil zuen. Hiltzailea preso hartu eta garrotean exekutatu zuten.

Etxeberritxok ordu hartan paratutako bertsoek istorioa kontatu ziguten... eta ni leku hura ezagutzera joan naiz. 🚗🔎

Harittoa 🧵👇

📷XDZ

#euskara
(1/7)
Duela gutxi Baleriano Mokoroa (1871 – 1941) euskal antzerkigile eta olerkaria bisitatu nuen #Tolosa-ko hilerrian.

Atzenduxe dugun idazle horietarik delakoan nago. Ezagunagoa zaigu, apika, haren seme Justo Mari.

eu.wikipedia.org/wiki/Baleria...

#euskara
Gaur hau atera dut apalategitik: #Usurbil-go herriaren #ordenantzak, 1888. urtekoak.

➡️Bakanetakoak #euskara-z
➡️ Inprimatutako bakarrak
➡️Emakume batek inprimatuak
➡️Euskal Itz-Jostaldien Batzarrearen babespean
➡️Orduko ohituren erakusgarri ederra:

🔎oaiprod1.gipuzkoa.eus:8080/handle/10690/106091
#Aizkoa #Deierri

#pertzak #heraldika
Nafarroako herri
Uhart'Arakilen,
San Migela joateko
ailegatu ginen,
bisita egiteko
deseo haundien.
Mendira igo gabe,
ez nuen jakinen
aingeru zein ederra
zegoen kapillen. 🎶

(⛲️XIX. mendeko #bertsoa-k, 1857ko liburu batetik)

#bisita #euskara
Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" (1545) lehen euskal liburuaren ale bakarra gordetzen da, Parisen.

Haatik, Paris utzi eta hilabete batzuez #Baiona-ko Euskal Museoan egonen da ikusgai, kultur programa eder batez horniturik.

www.musee-basque.com/eus/146-aldi...

#euskara
Linguæ Vasconum primitiæ 1545
Obra gomitatua Linguæ Vasconum primitiæ 1545 Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak Frantziako Liburutegi Nazional
www.musee-basque.com
"Este libro es de Matias Toribio.
Si se le perdiere, se le dará a su dueño,
y este le dará dos cuartos para sardinas,
y que se augue con las espinas" 🐟

#exlibris
Sekulako aurkikuntza izan da niretzat Zephururen #euskara goxoa.

Xalbat Arotzarena "Zephuru", kalonje, ikerlari, euskaltzain urgazle eta Eskualduna aldizkariaren zuzendari petainzalea (Izturitze, 1892 – Baiona, 1966).
Gaur ikusitako eskela.

Nekez bil daiteke #Mikel-en aldaera gehiago izen bakar batean: Mike, Mikele eta Mitxel.

Bidenabar, hebreera da: Mī-khā-'Ēl =
Nor Jainkoa bezala(koa)?

Goian bego.

#onomastika
Ikusten etxe hau? #Orexa-ko Gogortzanea da.

Ba hortxe egon zen #Orixe lau urte sartuta, #Euskaldunak poema nazionala idazten.

1935ean bukatu zuen, orain 90 urte.
1950ean argitaratu zen, orain 75 urte.

#euskara
Urte askoko lanaren uzta gaur egikaritu da 🥳

(NUPen webgunean, erdaraz baino ez, antza 🤨)
Gaur San Fermin ttikiren kariaz.

#gaita
XVI. mende erditsuan, E. Salazarrek Madrilgo gortearen deskribapen zorrotz eta trufaria utzi zigun.

Denetarik omen zen han, euskaldunak ere bai:

"agur, xaona, orduan çagoçala"

Osorik leitzea merezi du 😄👇
📜: bibliotecadigital.rah.es/es/consulta/...
📖: books.google.co.cr/books?id=G81...

#euskara
Batzuk beti gehiegi eskatzeko beldurrez. 🙊

Denak ez, baina adiskideak, zuek bederen, erruki zakizkiete!

📷 #Tolosa-ko hilerria
Lapsusa: 1886an jaio eta 1986an zendu zen.
Gaurko egunez hil zen 1982an Damaso Intzakoa, euskalari, idazle, editore, biltzaile eta euskaltzain nekaezina.

Ni, ordea, 1882an jaiotzen ikusi zuen etxera, Kalparregira, etorri natzaio gaur bisitan (ezin erdietsiz! biderik ez, larretan barna, malkarra nonahi, zakurrak, hangotarrak barrandan...🥵)